- PRIBATUTASUNA -    

Hemen duzue 2017. urteko estatistikak. Orokorrean, emaitzak oso onak izan dira, kontutan izan behar da, web orri hau, ahal denean garatzen dela, hau da, nire denbora librean eta ez dudala diru-laguntzarik ezta babeslerik.

Gauza bat aipatu behar izango banu, euskararen erabileraren igoera izango litzateke, pasadan urtearekin konparatuta % 38,06 igo da. 2017. urtean, iparra.eus-ek abian proiektua martxan jarri zuen, web orritik eta hitzaldien bitartez, interneteko nabigatzaileak, mugikorrak eta ordenagailuak euskaraz konfiguratzeko helburuarekin, baita interneten nabigatzerakoan euskaraz egiten ari garela adierazteko ere. Datuak ikusita, lagungarria izan dela aipatu daiteke, horregatik, iparra.eus-ek bide honetatik jarraituko du.

Beste alde batetik, Applen produktuak gora egin dute ere (iOS – iPhone / iPad). Kasu honetan, Apple produktuak daukazuenoi, gogoratu nahi dizuet, konfigurazio txiki bati esker, euskararen erabilera asko handitu ahal dela.

Hemen sakatzen baduzue ikusiko duzue zergatik eta nola konfiguratu behar duzuen zuen gailua. https://www.youtube.com/watch?v=8JhoY5ItSH8#action=share.

Applen ezagutzen dudan arduradunaren berriak izan ditut, momentuz berririk ez ditu eta erabaki horiek Kaliforniatik datozela. Bere aldetik, interesa asko du hau aurrera joateko, baina, pazientzia izan behar dugula adierazi dit.

Estatistika datuen azpian, beste datu interesgarriak aipatuko dizuet ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.