2018tik aurrera Google Chromek bere adblocker propioa edukiko du, ordenagailuetan eta mugikorretan erabiltzeko.

163

2018tik aurrera Google Chrome nabigatzaileak webguneko iragarkiak blokeatzen hasiko da, horrela, Googlen esanetan, deseroso diren iragarkiak automatikoki blokeatuko ditu, ordenagailutik edo mugikorretatik nabigatzen den bitartean.

Zelan blokeatuko ditu?

Iragarki onak mantenduko dira, baina erabiltzaileentzat eroso ez direnak, blokeatuko dituzte, hau da, bat-batean musika hasten denean edo segundo batzuk ikusten behartzen dituztenak adibidez.

Googlek “Coalition for Better Adsenpresarekin bat egin du, iragarki deserosoaren kontra egitea du helburu, interneten jartzen diren iragarkiak kalitatezkoak eta deserosoak ez izatea nahi dute.

Blokeatuko diren iragazki motak hauek izango dira:

  • Automatikoki martxan jartzen direnak (bideo edo audio).
  • Atzerako kontaketa motatakoak.
  • “Pop-Up” motatako iragarkiak.

Hau dena, Google Chrome instalatzen denean automatikoki egingo da, hau da, ez da beharrezkoa beste zer edo zer instalatzea, funtzio hau nabigatzaileak instalatuta ekarriko du, ordenagailuko eta mugikorretako nabigatzailetan.

Iturria: Google

ELKARBANATU