Adi emozioak

0
126
Publizitatea

Aplikazioaren edo jokoaren informazioa

Adimen Emozional programa baten garapenerako plataformaren osagarria da aplikazio hau. Programa hau Mayer eta Saloveyren ereduan oinarritua dago. Eredu honek 20 urteko ikerkuntzaren ostean egiaztatua dago eta teoria sendo batean oinarritua dago.
Aplikazio honi esker honakoa ikasi dezakezu:

Emozioak gure egunerokotasunean daudela ulertzea eta haien funtzionamendua ezagutaraztea.

Zure emozioak eta besteenak antzeman, modu egokian adieraziz.
Pentsamendua errazten duten sentimendu positiboak sortzen ikastea.
Emozioak erregulatzen ikastea: aurreko hiru zatiak landu ostean, emozioak maneiatzen ikasiko dugu, haien erregulazio eta ulermena lortuz. Modu honetan, emozio hauek gure egunerokotasunean eragin izatea ekidingo dugu.

Adimen emozionalaren hobekuntza bizitza pertsonalaren hobekuntzekin erlazionatua dago. Adimen emozional handiagoa duten pertsonek haien egoera emozionalak hobeto maneiatzeko gai dira eta emozioak modu egokiagoan adierazi ditzazkete. Honen ondorioz, pertsona hauek egoera desberdinak maneiatzeko, eta haien emozioak eta besteenak kudeatzeko gaitasun handiagoa dute.

Beraz, adimen emozionalak pertsonen arteko erlazioen sorkuntzan, iraupenean eta kalitatean oinarrizko zeregina duela esan dezakegu, baita gure inguruko pertsonekin erlazioetan ditugun helburu pertsonalak erraztuko ditu ere.

Konfiguratu telefonoa edo tableta euskaraz erabiltzeko

Aplikazioak edo jokoak erabiltzerakoan zuzenean euskaraz agertzen ez bazaizkizue konfigurazio txiki bat egin beharko duzue. Batzuetan gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta izan behar dugu aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko, bi aukera dituzue euskaraz erabiltzeko:

1.- Aplikazioaren edo jokoaren hizkuntza aukeratu (instalatu eta gero) jokoa edo aplikazioa aukera ematen bagaitu.

Horrela ez bada:

2.- Telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu. Hemen duzue bi bideo, oso lagungarriak, konfigurazioa lortzeko (YouTube):

Deskargatu hemen:

korrika

Idatzi zure iruzkina edo zalantza

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Jakin ezazu nola prozesatzen diren iruzkin-datuak.