Zergatik ez dut WhatsApp aplikazio gehiago erabiliko?
Duela urte asko WhatsApp aplikazioa telefonoan instalatu nuen, orain arte ez dit arazo askorik eman, egia da segurtasun arazo handiak izan dituela, aspaldi nahiko arazo handiak. Duela aste batzuk eguneratu barik daramadanez, bihar zerbitzu gabe utziko nau. Duela egun batzuk, aplikazioa erabili aurretik, hemen behean ikusi ahal den oharra ikusten zen.
Ez badut WhatsApp aplikazioa 5 egun barru eguneratzen zerbitzu barik geratuko naiz.
Zerbitzua izateko, derrigorrezkoa da aplikazioa eguneratzea, zergatik, derrigortu? ezin dut aplikazioa erabili eguneratu barik? antza denez, ez.
Hasiera batean, WhatsApp aplikazioaren bitartez gauza asko egin ahal ziren, hau da, interneten bidez, mezuak edo bideoak dohainik bidali ahal ziren, momentu horretatik SMS-ak porrot egin zuten.
Denborarekin, gero eta erabiltzaile gehiago lortuz, Facebookek 22.000 milioi dolarren truke erosi zuen, hemen beste galdera misteriotsua sortu daiteke, zergatik gasta horrenbeste miloi dirurik ematen ez duen gauza batengatik?.
Poliki poliki gero eta erabiltzaile gehiago lortuko zuen, 1.200 milioi pertsona inguru. Orain arte, segurtasun arazoak oso larriak izan ditu, azkena orain dela gutxi (hemen irakurri).
Duela urte batzuk ere, Facebook erosi zuenean, erabiltzaileen telefono zenbakia Facebooken partekatuko zuela adierazi zuen. Alemanian eta zenbait herrialde isunak jarri zioten Facebook enpresari hau egiteagatik.
Azken berriak diotenez, 2019. urtetik aurrera, WhatsAppek publizitatea jarriko du, hau da, mezuak idazten edo irakurtzen diren bitartean, publizitatea agertuko da. Beste alde batetik ere, ezin da euskaraz erabili.
Segurtasuna
Sortu zenetik, segurtasun arazo larriak izan ditu, hasiera batean, mezuak ez ziren zifratzen, hortaz, erabiltzaileen mezuak errez irakurri ahal ziren. Hau “konpondu” zen, bere web orrian horrela adierazten dute, oso segurua dela mezuak bidaltzea eta ezin direla deszifratu, baina azken txosten honetan, WhatsApp aplikazioaren funtzionamendua nolakoa den irakur daiteke, bertan ere segurtasun arazo batzuk adierazten ditu ere.
Check Point ere, AEB-etan oso ospetsua den agentziak, azken segurtasun arazoari buruz idatzi du, osorik irakurtzeko sakatu hemen.
Aukerak
Badaude beste aukera batzuk eta gainera euskaraz erabili ahal ditugunak:
- Signal
- Seguruenik, momentu honetan mezuak, bideo deiak edo deiak egiteko aplikaziorik eta seguruena da. Datu guztiak zifratuta daude, hori bai, konfiguratzen dugunean oso segurua izatea edo ez erabaki dezakegu, berez, instalatzen dugunean babez osoz instalatzen da, aurrerago konfigurazio hau aldatzen badugu, segurtasun arazoak izan ahal ditugu. Informazio gehiago hemen.
- Erabiltzailearen informazio WhatsApp baino hobeto zaintzen dute, ez dute saltzen edo ematen.
- Momentuz Android motatako gailuetan euskaraz erabil daiteke, iOS-en momentuz ez.
- Deskargatu nahi baduzu sakatu hemen.
- Telegram
- Telegram aplikazioaren kasuan adibidez, mezuak deszifratzeko lehiaketa bat antolatzen du, irabazleak 300.000 $ irabaz dezake, gainera, segurtasun arazoren bat topatuz gero, dirua ematen dute ere. Informazio gehiago nahi baduzue sakatu hemen.
- Erabiltzailearen informazio WhatsApp baino hobeto zaintzen dute, ez dute saltzen edo ematen.
- Telegram aplikazioari buruzko informazio gehiago irakurri nahi baduzue sakatu hemen.
- Deskargatu nahi baduzu sakatu hemen.
- Euskaraz erabil daiteke (informazio gehiago hemen).
Hauek dira laburbilduta, WhatsApp aplikazioa usteko nire arrazoi nagusiak, beste alde batetik ere esan behar dut, informazioa berreskuratzekoan, orain arte soilik WhatsApp-en mezuak berreskuratu ditudala, hortaz, oso zifratuta ez daude. Signal eta Telegram aplikazioen kasuetan, ezin izan dut, haien lege oharretan argi esaten dute, oso zaila da mezuak deszifratzea, ez dut esaten ezinezkoa dela, informatikan ez dago ezer %100 segurua denik, baina egia da, zerbitzu batzuk seguruago direla beste batzuk baino.