- BAZKIDEA -

Urri dira gisa honetako lanak euskal jazzean, horrelakorik baldin badago. Andoni Arcilla antzeko proiektu batetan ikusia ginen lehendik, baina Hilkorra ez banintz guztiz bestelako istorioa da: egungo euskal poeten (Koldo Izagirre, Hedoi Etxarte, Anjel Erro, Itxaro Borda…) lanen egokitzapen sorta da, egungo jazzaren testuingurura bildurik, gogoetazkoa baino zirraragarriagoa, auto-atseginezkoa baino erronka jotzaileagoa. Horratx egokiro gainditutako erronka. Andoniren erregistroak swing eta jazzaren munduko ohiko ahots maskulinoetatik alderatuz, soinu eklektiko eta zabalagoagoan murgildu da. Testuak egokitzen ditu, bere doinuetara biltzen eta moldatzen ditu, eta azkenik bere egiten ditu sentimenduz beteriko abesti bihurtuz. Berarekin batera Jorge Abadías (gitarra), Kike Arza (kontrabaxua) eta Juanma Urrizak (bateria) irazki bikaina eta beroa ehuntzen dute.

Diskoak entzun edo erosi hemendik:

korrika

ZER IRUDITZEN ZAIZUE WEB ORRIA? INFORMAZIO MOTA HAU? ZUEN IRITZIA EMAN

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.