- PRIBATUTASUNA -    

Telefono edo tableta bat erosterakoan, gauza asko izaten ditugu kontutan: marka, tamaina, salneurria, memoria kopuru, kameraren kalitatea… baita euskaraz erabili ahal den edo ez, galdera da, zeinek zaintzen du hobeto euskara? Android edo iOS?.

Eredu bezala bi mugikor desberdin konparatuko ditut, alde batetik Samsung Galaxy S8 Plus eta beste alde batetik iPhone 7 Plus. Gailu gehiago konparatu ahal dira, baina ez beharrezkoa, merkatuan gehien erabiltzen diren sistema eragileak, Android edo iOS (Apple) dira.

ANDROID

Gehien erabiltzen den sistema eragilea da, azken datuen arabera, StarCounter zerbitzuak adierazi zuenez, gutxigatik, munduan Android da gehien erabiltzen den sistema eragilea, Windows baino gehiago.

Hainbat hizkuntzatan erabil daiteke, euskaraz ere, baina ez nahi dugun beste. LG, Samsung, Motorola, Blackberry… eta marka gehiago Android erabiltzen dute, baina guztietan ezin dira euskaraz erabili, adibidez, Motorola Moto G5.

Zer gertatzen da euskaraz erabili ahal diren mugikorrekin?

Kasu honetan, Samsung Galaxy S8 Plus euskaraz erabil daiteke, horrela konfiguratzen badugu: egutegia, hobespenak, kontaktuak… den dena euskaraz agertuko zaigu, baina arazo bat sortuko da, zer gertatuko da euskaraz erabili ezin diren aplikazioekin? jatorrizko hizkuntzatan konfiguratuko direla, normalean ingelesez.

Demagun gure telefonoa edo tableta (Android) euskaraz konfiguratuta dugula, WhatsApp aplikazioa instalatzerakoan, euskaraz ez dagoela ikusiko dugu, hortaz, zuzenean jatorrizko hizkuntzan konfiguratuko zaigu, kasu honetan ingelesez.

Aldi berean ere, Firefox edo Firefox Focus instalatuko ditugu, euskaraz erabili ahal direnak, telefonoa euskaraz konfiguratuta dagoenez, euskaraz erabiliko ditugu eta WhatsApp, aldiz, inglesez. Ez badugu WhatsApp aplikazioa ingelesez erabili nahi, gailuaren hizkuntza, euskaraz konfiguratuta duguna, aldatu beharko genuke, hau da, euskara kendu eta beste bat ezarri. Sistemaren hizkuntza aldatuko dugu, WhatsApparen hizkuntza aldatuko da, baina Firefox edo Firefox Focus ezin izango ditugu euskaraz erabili.

Al da gailua euskaraz erabili eta WhatsApp edo beste aplikazioak, ingelesez agertzen zaizkigunak beste hizkuntzatan erabili? telefono gehienetan ez, hori bai, aplikazioa aukera ematen bagaitu bai, bestela ez.

Hau adibide bat besterik ez da izan, WhatsApp aipatu dut gehien erabiltzen den aplikazio bat delako. Beraz, WhatsApp ingelesez ez erabiltzeko, gailuaren hizkuntza derrigorrez aldatu beharko genuke gailu gehienetan, euskaraz egon arte. WhatsApp aipatu dut, baina aplikazio eta joko askoekin gertatuko litzateke.

Badaude aplikazio asko euskaraz bakarrik erabili ahal direnak, kasu honetan ez da arazorik egongo, aplikazio edo jokoa hizkuntza bakarra duelako, berdin da gailuaren hizkuntza zein den. Baina euskaraz eta beste hainbat hizkuntzatan erabili ahal bada, orduan arazoa sortu daiteke, euskaraz erabiltzeko ezin bestekoa da telefonoa edo tableta euskaraz egotea, bestela ezin izango genuke euskaraz erabili. Egia da, zenbait aplikazioetan hizkuntza aukeratu ahal dugula, baina beste kasutan ezin da.

Aplikazio bat 20 hizkuntzetan badago, horietatik euskara bat bada, gure gailua ez badugu euskaraz konfiguratuta, aplikazio hori ezin izango genuke euskaraz erabili. Aukera ematen bagaitu euskaraz jartzeko bai, bestela jatorrizko hizkuntzan konfiguratuko litzateke.

iOS (Apple)

iPhone edo iPad motatako gailuak ezin dira euskaraz erabili, baina alde on bat dute. Hizkuntzaren konfigurazioan bi aukera agertuko zaizkigu. Alde batetik gailuaren hizkuntza aukeratu ahal dugu, euskaraz ez dagoenez, nahi dugun edo menperatzen dugun hizkuntza aukeratuko dugu.

Beste alde batetik, hemen bai euskara gehitu ahal dugu, instalatzen edo erabiliko ditugun aplikazio guztiak, euskaraz erabili ahal badira, euskaraz konfiguratuko dira, nahiz eta telefonoa edo ipad-a euskaraz konfiguratuta ez egon eta gainera automatikoki konfiguratuko dira. Bideo honetan adibide bat ikusi ahal duzue.

Lehen aipatu dudan adibidea aztertuko dugu: Gailua ingelesez, frantsesez… konfiguratuta dugu. WhatsApp eta Firefox instalatuta ditugu. Aplikazio hauek frantsesez konfiguratuko dira. Hori bai, bigarren konfigurazioan, euskara gehitzen badugu, gailua eta WhatsApp frantsesez agertuko dira, Firefox, aldiz, euskaraz.

Beste gauza bat kontutan izan behar da ere, gailuaren hizkuntza zein den oso garrantzitsua da, internetetik nabigatzen ari garenean, zein hizkuntzatan nabigatzen ari garen adieraziko dugu. iOS-en kasuan, bigarren atal honetan euskara gehitzen badugu, hortik adieraziko dugu, gainera, euskaraz dauden webgune guztiak zuzenean euskaraz agertuko zaizkigu: YouTube, Twitter, Facebook, Gmail… automatikoki euskaraz agertuko dira. Android sistemaren kasuan, ere, telefonoa euskaraz konfiguratuta badago.

Berdin da gure nabigatzailea (Chrome, Firefox, Safari…) zein hizkuntzetan dagoen, telefonoa euskaraz konfiguratuta badugu euskaraz nabigatzen ari garela adieraziko dugu, bestela ez. iOS-en kasuan, bigarren aukeran euskara adierazten badugu, nahiz eta telefonoa euskaraz ez egon, euskaraz ari garela adieraziko dugu, ez badugu horrela egiten, ez dugu adieraziko.

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.