Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa erraztu eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu cookie politika.Ados | Informazio gehiago

Android - Aplikazioak euskaraz

Deskargatu aurretik

Deskargatzen duzuen aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, hau da, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen.

Hori bai, euskaraz eta beste edozein hizkuntzatan erabili ahal bada, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili. Aplikazioa edo jokoa martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen). Android motatako gaillua euskaraz nola konfiguratu behar den jakiteko, hemen duzue bideo bat.

Blackberry Messenger

Blackberry Messenger mezuak bidaltzeko aplikazioa da. Hasieran, Blackberry motatako telefonoen artean erabiltzen zen, orain aldiz, edozein motatako telefonoetan instalatu daiteke. WhatsApp, Line, Telegram… aplikazioen funtzio berdina du, hori bai, segurtasun eta pribatutasunaren aldetik, Blackberry konpainiak kontutan izan du beti, beste aplikazioekin konparatuko bagenu, desberdintasun nagusiak, segurtasuna eta pribatutasuna izango lirateke.

Deskargatu hemen:

Olentzero

Negua heldu da eta elurrak ia baso osoa estaltzen du dagoeneko… Haur eta helduak gure protagonistaren bisitaren zain daude euren etxeetan.

Ba al dakizu nor den?

Deskargatu hemen:

Playeus

4 joko desberdin topatuko dituzue, irudi bat aukeratu beharko duzue erantzun zuzena adierazteko. Jokoaren zailtasuna erantzun zuzenen kopuru handia lortzea datza.

Topatuko dituzuen lau joko desberdinak:

- Erantzuna: asmatu zein den adierazten zaizun esanahiari dagokion irudia.
- Kontzeptua: asmatu zein den adierazten zaizun esanahiari ez dagokion irudia.
- Kultura: Euskal Herriko ondarea den irudia zein den asmatu.
- Lotu: lau irudi desberdinak esanahiekin lotu.

Deskargatu hemen:

Google Allo

Mezuak bidaltzeko aplikazioa da, elkarrizketetan galdera-erantzunen prozesua arindu nahian, “Erantzun inteligentea” izeneko aukera du Google Allok. Pantaila ukituz, aurrez prestatutako erantzunen artean aukeratu ahalko du, ezer idazten hasi beharrean.Hitzekin ez ezik, emoji edo emotikonoak, eranskailuak –Facebook Messengerrek dituenaren antzekoak– eta argazkiak erabiliz ere komunikatu ahalko da erabiltzailea.

Deskargatu hemen:

Go!azen

Euskal Telebistako “Go!azen” telesailaren APP ofiziala da hau. Telebistan ikusten denetik haratago joango gara aplikazio honekin: Telesailean ikusten ez diren istorioak ezagutzeko aukera emango du, aktoreek parte hartuko duten ekitaldi eta ikuskizunen berri emango du, atal guztiak nahieran ikusi ahal izango dira bertan, eta beste inon egongo ez diren bideo bereziak ikusteko aukera emango du.“Go!azen” gazteei zuzendutako telesaila da; Basakabi udalekuetan gazte talde batek dituen bizipenak kontatzen ditu, euskaraz. Telesail musikala da gainera, eta euskal musika taldeen kanten bertsioak eskaintzen dizkie gazteei.

Deskargatu hemen:

Bikote jolasa!

Bikote Jolasa jolas dibertigarria da! Ipuintxoko hiru ipuinetako pertsonaien bikotea aurkitu behar duzu.

Deskargatu hemen:

Akuilari

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren aplikazioa da. Batetik, hizkuntza-eskubideen urraketei erantzun eta elkarrekin konponbidea bilatzeko eta bestetik, hizkuntza jokabide egokia duten entitateak positiboki nabarmentzeko tresna da.

Akuilari web orria 

Deskargatu hemen:

Zer da zer?

Zer da Zer joko tradizionala.

Deskargatu hemen:

Esaera Zaharrak

Euskera ikastea eta dohain jolastea posible da Esaera Zaharrak jokoarekin. Esaera Zaharrak esaera zaharrak ikasteko jolas dibertigarria eta hezitzailea da. Euskal hizkuntza modu entretenigarriago eta errazago batean ikasi nahi duten hasiberrientzat zein euren ezagutza praktikan jarri nahi duten euskaldun zaharrentzat dago egina.

Esaera Zaharrak-ekin euskara ikastea inoiz baino errazagoa eta dibertigarriagoa da, zure hizkuntza-maila edozein dela ere: oinarrizko maila baduzu edo EGA prestatzen ari bazara Esaera Zaharrak jokoak euskera ikasten lagunduko dizu.Nola jolastu? Erraza da, nahasitako hitzak orden egokian jarri behar dituzu.Hitza orden desegokian jarriz gero, denbora murriztuko zaizu.

Esaera amaitzean, lortutako denboraren eta akats kopuruaren araberako nota izango duzu.Zure gaitasuna beste erabiltzaile batzuekin alderatu ahalko duzu “jokalari anitz” aukerarekin edo Game Center-ko lagunekin.Euskera ikasten ari zara eta zure gaitasunak hobetu nahi dituzu? Esaera Zaharrak jolasak Euskal Herriko folklore eta balio herrikoien ikuspegia emango dizu, hiztegi eta gramatika ikasten dituzun bitartean.

Euskaldun peto-petoa zara? Erakutsi dakizun guztia “lehiaketa” aukeran Game Center bitartez.Esaera zaharra hezitzaileek diseinatu dute, ikasleek euskera ikasten dituzten erronka nagusiak gainditu ditzaten helburuarekin. 100 esaera zahar baino gehiagorekin, Esaera Zaharrak hasiberrientzat zein euskaldun zaharrentzat erronkak aurkezten ditu.

Zure euskal ezagutza herrikoia frogatu nahi duzu?Jolas ezazu banaka, lagunen aurka edota beste erabiltzaile batzuen aurka munduko edozein txokotatik. Ikasi ezazu euskera dohain jolasten duzun bitartean. Euskal esaerak eta atsotitzak ikasteko jolas dibertigarriena!

masterKey games eta www.masterkeyenglish.com – eko hezitzaileek diseinatuta.

Deskargatu hemen:

Bilbao Aste Nagusia 2017

EUSKALTEL-ek 2017ko Bilboko Aste Nagusiko Programazio Ofiziala aurkezten du aurtengo jaiak topera gozatu ditzazun; kontzertuak, Su Artifizialak, Bilboko Konpartsak, Marijaia…jaietako informazio guztia eskura izango duzu. Gainera Suak aplikaziotik bozkatuez gero, bidaia zoragarria irabazi dezakezu.

NOBEDADEAK!!!

Diseinua berriztu dugu, aplikazioaren nabigazioa eta erabilgarritasunahobetuz, eta beste nobedade batzuk:

- Erraldoi eta Buru handien kokapena mapan eta euren jarraipenajaietako ibilbidean.
- App-ean abisu mezuak eta jakinarazpenak jaso ahal izatea.

Deskargatu hemen:

Errezetak

Errezetak euskal gastronomiaz euskaraz gozatu nahi duten sukaldari profesional zein amateurri zuzendua dagoen aplikazioa da.

Errezetak lau kategoria ezberdinetan daude sailkaturik: Betiko errezetak, Bertoko produktuekin egindako janaria, Edariak eta nola ez, Pintxoak; guztiak ere argazkiekin lagunduak.

Gainera, errezeta bakoitzak kostu, denbora, pertsona kopuru eta zailtasun maila propioak ditu; horrela, momentu bakoitzera ongi moldatu daitekeen errezetak berehala kontsultatu eta aurkitzeko aukera eskainiz.

Horretaz gain, bilaketak errazteko asmoarekin, etiketa sistema bat ere erabil daiteke.Gozatu euskal gastronomiaz Errezetekin! Gozatu janariaz! On egin!

Deskargatu hemen:

Euskalmoji

Mezuak bidaltzerakoan euskal emotikonoak bidali nahi dituzue? orain aukera duzue! deskargatu Android edo iOS sistema eragiletarako, bertan ikusiko duzue zelan konfiguratu behar duzuen.

Deskargatu hemen:

SwiftKey, hasi euskaraz idazten

Imajina zure telefono edo tabletako teklatua (Android edo iOS) euskaraz erabili ahal duzula, idazterakoan, egiten dituzun akatsak, automatikoki zuzentzen dizkizula, gustatuko litzaizuke? orain teklatua euskaraz erabiltzea posiblea da!

Berdin da Andoid edo iOS (iPhone / iPad) erabiltzen baduzu, bietan erabili ahal delako! Deskargatu eta hasi euskaraz idazten!

Onartutako hizkuntzen zerrenda ikusi nahi baduzu sakatu hemen.

Deskargatu hemen:

Baduzu

Kontsumo-eredu berriak heldu dira gurera. Gero eta garrantzia handiagoa ematen diogu bertakoari, gertukoari, kalitateari kantitateari baino, komunitateari. Selektiboak, irizpidedunak gara; ez gara edozerekin konformatzen.

‘Baduzu’ behar eta ohitura berri horiei erantzuteko erabat doako app-a duzu. Euskaraz kontsumitzea ere bertakoari, gertukoari, berezkoari… garrantzia ematea baita.

Jakizu euskaraz non kontsumitu

Euskal Herriko 4000 establezimendutik gora topatuko dituzu ‘Baduzu’n, beren euskara mailaren arabera sailkatuta. Geolokalizazioari esker, gertuen dituzunak azalduko zaizkizu lehenik.

Esazu euskaraz non kontsumitu

Erregistratu ‘Baduzu’n eta gehitu edo baloratu establezimenduak. Foroan ekarpenak egin eta kontsumitzaile euskaldunak ezagutzeko aukera ere baduzu.

Deskargatu hemen:

Euskal Herriko geografia

Gai beraren inguruan, geografiaren inguruan, joko ezberdinak biltzen dituen APPa da GEOS. APP honetan geografia modu dibertigarrian ikastea ahalbidetuko diguten jokoak aurkituko ditugu.

Lehendabizi erabiltzaileak munduko geografia edo Euskal Herrikoa hautatu beharko du eta ondoren joko mota eta gai ezberdinak edukiko ditu aukeran. Joko mota ezberdin ugari dauzka erabiltzaileak eta hauetan zailtasuna zein gaia aukeratu ditzake.

Modu honetara geografia atalka ikastea ahalbidetzen delarik. Bestalde motibazio tresna izan daitekeen puntuazioa ere gorde dezake erabiltzaileak.

Deskargatu hemen:

Eskola Kirola app

Haurrak dira benetako protagonistak. Haurren beharrak asetzeko asmoz antolatuko da jarduera, beti ere legea errespetatuz.

EKAPen HELBURUAK Eskola kirola bultzatu nahi dugu. Kirol aniztasuna bultzatu, haurren aniztasuna kontuan izanez:

- Helburu hezitzailea.
- Lankidetzan oinarritua (erakunde artekoa).
- Osasun ohitura onak errotzea.
- Begiraleak formatzea.
- Euskara aisialdira hizkuntza izatea.

Deskargatu hemen:

Firefox Focus

Erabili nabigatzaile pribatu gisa:

- Bilatu eta nabigatu aplikaziotik zuzenean.
- Blokeatu jarraipena (edo eguneratu ezarpenak jarraipena onartzeko).
- Ezabatu cookieak, bilaketak eta nabigatze historia.
- Erabili Safariren hedapen gisa: Blokeatu jarraipena pribatutasuna hobetzeko.
- Blokeatu webeko letra-tipoak orrien pisua gutxiagotzeko.

Deskargatu hemen:

Firefox

Firefox nabigatzaileak, azken bertsioan (6.0.), euskara hizkuntza gehitu du, beraz, hemendik aurrera euskaraz erabili ahal izango dugu. Hori bai, euskaraz erabil ahal izateko, gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu beharko dugu, bestela ez digu aukera hau emango.

Deskargatu hemen:

Gizaki

Mamuek zure herriaren oroitzapenak ezabatu dituzte. Zeure helburua, lauburu magikoak berreskuratzea izango da. Hauekin euskal kulturaren sinbolo eta historiak ezagutzera emateko.Baina kontuz ibili! Mamuak paisaia bakoitzean egongo dira zure lana oztopatu nahian! Hauek animalia edo pertsonen itxura hartu dute eta lortutako lauburuak lapurtzen saiatuko dira. Abentura hau hasteko prest al zaude?

Deskargatu hemen:

BilbaoPark

Bilboko Udalak “BilbaoPark” aplikazioa sortu du sakelako telefonoetarako; hain zuzen, TAO guneetan aparkamenduaren kudeaketa digitala egin ahal izateko. Sakelako telefonoetarako eta webguneko bertsio bat egongo da edozein ordenadoretatik erabili ahal izateko.

Parkimetroek dituzten funtzionaltasun guztiak izango ditu. Gainera, autoa aparkatu duzun lekutik ateratzeko aukera emango du eta horrela erabili ez den denbora geroagoko aparkaldietan erabili ahal izango dute erabiltzaileek.

Deskargatu hemen:

Qwant nabigatzailea

Qwant Europan egindako bilatzaile nagusi pribatua da. Beste bilatzaileekin konparatuta, Qwant-ek ez zaitu inoiz arakatuko. Bilaketa-kontsulta guztiak enkriptatzen dira eta ez du inongo datu pertsonalik jasoko, gainera, beste nabigatzaileekin konparatuta, askoz azkarragoa da eta euskaraz erabili ahal da.

Qwant-en pribatutasun-politikari buruz gehiago jakin nahi badu, mesedez bisita ezazu https://www.qwant.com/privacy

Deskargatu hemen:

Landaregotxi

Aplikazio honi esker landare birtualen haziak landatu eta landareak zaindu ahal dituzu.

Deskargatu hemen:

Euskal Futbol Kopa

Euskal Futbol Kopa irabazteko gai zara? Lagunen kontra lehiatzeko gogoa daukazu? Aplikazio honek futbola eta Euskal kultura bateratzen du. Zenbat eta gehiago jakin orduan eta partiduak irabazteko aukera gehiago edukiko dituzu.

*APLIKAZIO HAU EZ DA DOAKOA*

Deskargatu hemen:

Soka, euskal dantza

Azkue Fundazioak Soka aplikazioa garatu du, euskal dantzei buruzko euskarazko edukiak eskaintzeko asmotan. Euskal Kultur Erakundeak sortutako Soka erakusketatik abiatuta, horren eduki batzuk aplikazio hau sortzeko erabili ditugu.

Deskargatu hemen:

Sakela

Ariketen helburua da erabiltzaileari euskarazko lexiko berria ikasten laguntzea. Mailaka antolatutako lexikoa:

- A1, A2, B1, B2, C1.
- Gaika antolatutako lexikoa.
- Bi ariketa mota:
            - Idaztekoak eta hautatzekoak.
            - Aurrerapen barra, zure hobekuntzak egiaztatzeko.

Deskargatu hemen:

Barik NFC

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren doaneko aplikazioa, NFC telefono edo beste gailu mugikorren bidez Barik txartelaren kontsulta eta birkarga egiteko. Nahi den guztietan, edozein titulu (diru-zorroak eta gainontzekoak), edozein ordutan (24/7), edozein kokapen geografikotik eta sare fisikoko puntuak (kutxazain automatikoak, salmenta puntuak, birkarga makinak) erabili behar izan gabe.

Deskargatu hemen:

Nire Baserri Maitea

Aplikazio honen bitartez Euskal baserri bat kudeatzeko aukera izango duzu. Produktu desberdinak landu eta gero azokan saldu behar dituzu.

Produktu bakoitzak mini joko bat dauka, mini jokoaren emaitzaren arabera produktu kantitate handiagoa edo txikiagoa lortuko duzu.
 
*APLIKAZIO HAU EZ DA DOAKOA *

Deskargatu hemen:

Baserriko Abenturak

Baserriko Abenturak Android gailuetan erabilgarria den aplikazioa da.Euskaraz modu atsegin eta dibertigarrian gozatzeko pentsatua dago. Jokoak baserria eta bere ingurunea ditu ardatz eta bertan, zazpi gune aurkituko ditu erabiltzaileak.

Bertan, quizz jokoak, irudi eta hitzak erlazionatzeko jolasak, bikoteak bilatu, memoria edota puzzle jolasekin egingo du topo.

Deskargatu hemen:

Hiru

EiTB Taldeak haurrei zuzendutako komunitate digitala da HIRU3 kluba. Bi ardatz nagusi ditu: ETB3 katea eta www.eitb.eus/hiru3 ataria. Haurrentzako programazioa eskaintzen du ETB3 kateak, egun osoan zehar, euskaraz. Marrazki bizidunen eskaintza zabalaz gain, 3TXULO saio propioa dago ikusgai, etxeko txikienen topagunea, alegia.

Deskargatu hemen:

Burulantzen

Jolas ezazu aplikazio honetara, eta jolasten duzun bitartean zure adimena landuko duzu. Aplikazioak bi atal nagusi ditu:

- Irudiak lotu.
- Hitzak sortu.

Irudiak lotu aplikazioan erlazionatuta dauden bi irudi lotu beharko dituzu. Egin ezazu lehenbailehen eta lor itzazu errekor berriak.

Deskargatu hemen:

Haur Kantak

Hezkuntzako app oso dibertigarria da, eta hiru bideo-joko ditu, Imanol Urbieta gure musikagilearen abestirik ezagunenetan inspiratuak:

- Ran Rober Ran.
- Plisti plasta.
- Jon Braun.

Aplikaziorik gustuenetako bat euskaraz, umeentzat, Ikastolako irakasleentzat, hezitzaileentzat eta, nola ez, gurasoentzat!

Deskargatu hemen:

Jorrokak

Erronka berriak behar dituzu? Jolastu erronkak lortzera euskal herri osoan zehar. Argazki bat atera, galdera bat erantzun, jardunaldi batera joatea, sukaldatzea, denetariko erronkak aurkituko dituzu jolas entretenigarri honetan.

Jolas ezazu eta lor ezazu euskal herriko “jorrokatzailerik” nagusiena izaten.

Deskargatu hemen:

Euskararen Agenda

Gasteizen zein Araban antolatzen diren euskarazko kultur ekitaldien agenda duzu hau. Bertoko edukia www.alea.eus webguneko Euskararen Agenda ataletik bideratzen dugu zure mugikorreraino. Elkarlanean gauzatutako egitasmo publikoa da gurea.

Deskargatu hemen:

Euskararen Agenda

Sormenapp ipuinak irakurtzeko edo entzuteko app-a da. Ipuinak sailkatuta aurkitu daitezke balore etikoen arabera. Umeek ipuinean dauden irudiak aldatu ahal izango dituzte.

Eta ipuina irakurri edo entzun ondoren, ipuinaren ondorioa ulertu den konprobatzeko galderak egongo dira.

Deskargatu hemen:

Kirolapp

Aplikazio honekin, kirol-jardueran egindako aurrerapen guztiak gorde ahal izango dituzu, zure jardueraren kontrol txukuna izan dezazun.

Deskargatu hemen:

KulturGazte

Aplikazio hau doakoa da eta 18-24 urte bitarteko gazteek musika eta antzerkiarekin zerikusia duten gai orokorrak ezagutu eta ikasteko dago pentsatua. Bi jokoz dago osatua, bata antzerkiari buruzkoa eta bestea musikari buruzkoa eta oso mekanika erraza dute. 20 galderez osaturiko 4 mailatan daude banatuak eta maila batetik bestera pasatzeko aukera dago, lortu diren puntuen arabera. Puntu gehiago ematen dituzten galdera bereziak ere badaude, eta hauek jokoan aurrera egiten laguntzen dute.

Deskargatu hemen:

Korrika 2017

Euskararen aldeko lasterketa erraldoia non dagoen, zein abiadurarekin datorren, zauden lekura iristeko zenbat denbora falta den jakin nahi duzu? Korrikaren aplikazio honekin hori guztia… eta gehiago… izango duzu zure sakelako telefonoan.

Deskargatu hemen:

HorKonpon

Sakelakoan instalatzeko aplikazioa da, software librean garatutakoa eta ondorioz doanekoa. Herritarrek kalean topatzen dituzten matxuren berri emateko balio du aplikazio hau. Topatutako matxuraren argazkia egin eta telefono bidez udalari jakinarazteko aukera ematen du HorKonpon aplikazioak, doan.

Deskargatu hemen:

Signal

Signal, telefono deiak eta mezuak enkriptatzeko aplikazioa da. Momentuz, Android sistemetan euskaraz erabil daiteke. Euskaraz erabiltzeko, gogoratu telefonoa euskaraz konfiguratuta izan behar duzuela, telefonoa erabiltzen duzuen hizkuntzan automatikoki konfiguratuko da.

Deskargatu hemen:

Bagoaz

Euskara ikasteko aplikazioa.

Deskargatu hemen:

Auskalo

Auskalo, Euskara ikasi edo hobetzeko modu berri eta desberdin bat da. Euskara maila guztientzat zuzenduta dago, zailtasun ezberdinak eskaintzen bai ditu. Ondo pasatzen duzun bitartean, euskara ikasten eta hobetzen arituko zara!

Deskargatu hemen:

Behobia

Ezagutu zure dortsal zenbakia, irteerara joateko komeni zaizun tren ordutegia eta BSSren informazio eta kokapen nagusiak modu azkar eta errazean.

Deskargatu hemen:

Elhuyar Hiztegiak online

Elhuyar hiztegi elebidunak mugikorretan erraz kontsultatzeko aplikazio berria da. Aplikazio bakar batean ondoko hiru hiztegietan bilaketa egiteko aukera izango duzu:

Elhuyar Hiztegia, euskara – gaztelania / gaztelania – euskara
• 91.000 sarrera
• 23.000 azpisarrera
• 153.000 adiera
• 100.000 adibide

Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, euskara – frantsesa / frantsesa – euskara
• 36.672 sarrera
• 3.813 azpisarrera
• 55.146 adiera
• 889 adibide

Elhuyar Dictionary Hiztegia: euskara – ingelesa / ingelesa – euskara
• 28.634 sarrera
• 3.372 azpisarrera
• 50.197 adiera
• 14.754 adibide

Deskargatu hemen:

Elhuyar Hiztegiak offline

Elhuyar hiztegi elebidunak mugikorretan erraz kontsultatzeko aplikazio berria da. Aplikazio bakar batean ondoko hiru hiztegietan bilaketa egiteko aukera izango duzu:

Elhuyar Hiztegia, euskara – gaztelania / gaztelania – euskara
• 91.000 sarrera
• 23.000 azpisarrera
• 153.000 adiera
• 100.000 adibide

Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, euskara – frantsesa / frantsesa – euskara
• 36.672 sarrera
• 3.813 azpisarrera
• 55.146 adiera
• 889 adibide

Elhuyar Dictionary Hiztegia: euskara – ingelesa / ingelesa – euskara
• 28.634 sarrera
• 3.372 azpisarrera
• 50.197 adiera
• 14.754 adibide

Deskargatu hemen:

eLiburutegia

eLiburutegia app-a Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen irakurketa aplikazioa da. Eusko Jaurlaritzak sortu du sareko liburutegien erabiltzaileei Internet bidezko eduki digitalen irakurketa errazteko.

Aplikazio horren bidez, sareko liburutegietako erabiltzaileek, liburu digitalen mailegu zerbitzuko 10.000 izenburu baino gehiago dituzte eskuragarri, egunean hogeita lau orduz asteko zazpi egunetan. Online irakurri ahal izango duzu, eta eLiburutegiatik liburuak deskargatu aplikazio horretan irakurtzeko, Interneterako konexiorik gabe. 

Deskargatu hemen:

Euskal Abizenak

Euskal Herriko egungo deitura edo abizenen zerrenda osatzeko proiektua da hau. Zer esanahi du zure abizenak? Zer motako abizena duzu? Etxe Izena, Herri Izena, Deskriptiboa, Exonimoa, Patronimikoa…

Norbere abizenaren jatorrian arakatzeko aplikazioa da eta proiektuaren helburua denon artean Euskal Abizenen hiztegi hau osatzea da, horretarako, eskura dituzu aplikazioan zure abizena bidaltzeko formularioa edo Genealogia Ikertzeko Zerbitzua. 

Deskargatu hemen:

Donostiako piratak

Donostiako Piratak kolektiboa 2002an sortu genuen. Jai herrikoi, parte hartzaile, parekide eta irekien aldeko apustua egiteko, Alde Zaharreko hainbat tabernek eta Donostiako Gazte Asanbladek indarrak batu genituen.

Udaletxearen jai ereduarekin gustura ez geundenez, Aste Nagusi alternatibo eta propio bat eratzea erabaki genuen. Ikuspegi burgesetik atera, eta beste eredu bat eskaini diegu herritarrei.

Aplikazio honekin egitaraua jarraitzeaz gain, adin guztientzako ekimenen berri izan dezakezu, baita egun jakinetan parte hartzeko izen eman edota egunean eguneko argazkiak ikusiz bertako giroaren berri izan! Izan pirata aste osoan zehar, eraman gaitzazu poltsikoan! 

Deskargatu hemen:

Liburukanta

Mugikorrerako liburukanta. Bila ezazu zeure kanta gogokoena zure lagunekin kantatzeko. 

Deskargatu hemen:

Kxo! Turismoa

kxo! Turismoa euskaraz aplikazioarekin euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aukera dute turistek Euskal Herrira etortzen direnerako.Bisitatzen gaituzten turistei euskarara hurbiltzeko aukera ematen die aplikazio honek, ohiko egoeretan molda daitezen; besteak beste, agurtzean, pertsonen arteko harremanetan, ostatuetan, jatetxeetan, erosketak egitean eta halako egoeretan.

Deskargatu hemen:

EGA APP. Azterketa

EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) azterketa prestatzeko 4000 ariketa baino gehiago: Atariko proba, sinonimoak eta berridazketak.

Deskargatu hemen:

Gipuzkoako Sagardotegiak

Gipuzkoako Sagardogile Elkartearen App Ofiziala. Gipuzkoako Sagardotegiak bilatu, erreserbatu (deitu zuzenean), Google Maps-en kokatu edo informazioa eskura izateko aplikaziorik osatuena gaur egun. Nahi duzun Sagardotegiari buruzko informazioaz gain, sagardoaren mundua bete-betean bistaratzen duen plataformarik erosoena da hau.

Deskargatu hemen:

IKAPP Zalantzak

IKA euskaltegien eskutik ohiko zalantzak argitu eta zure euskara maila hobetzen lagunduko dizun aplikazioa.

Arlo hauei buruzko ariketak daude:
- Kalkoak
- Morfosintaxia
- Lexikoa

Deskargatu hemen:

IKAPP Zaharrak Berri

IKA euskaltegiek gure esaera eta esamoldeak ezagutzeko jolas hau ekartzen dizute.Denboraren aurka erantzunez galdera sorta ahalik eta azkarren erantzun puntuazioa hobetzeko. Baina kontuz, huts eginez gero puntuak galduko dituzu eta!

Aurrerago izen emateko aukera izango dugu, zure lagunekin puntuazioa partekatu eta IKA euskaltegietatik antolatuko ditugun lehiaketetan parte hartzeko aukera izango delarik. 

Deskargatu hemen:

IKAPP Araban

IKA euskaltegiek Araba ezagutzeko jolas hau ekartzen dizute.Denboraren aurka erantzunez galdera sorta ahalik eta azkarren erantzun puntuazioa hobetzeko. Baina kontuz, huts eginez gero puntuak galduko dituzu eta!

Aurrerago izen emateko aukera izango dugu, zure lagunekin puntuazioa partekatu eta IKA euskaltegietatik antolatuko ditugun lehiaketetan parte hartzeko aukera izango delarik. 

Deskargatu hemen:

IKAPP Zenbakiak

IKA euskaltegien eskutik zenbakiak euskaraz ondo idazten ikasiko duzu. Hainbat ariketa mota dauzka aplikazio honek:

- Digituak letra bihurtu
- Letrak digitu bihurtu
- Eragiketa matematikoak
- Zenbaki erromatarrak

Zalantzak argitzeko primeran datorren zenbaki bihurtzailea ere badauka.

Deskargatu hemen:

IKAPP Askodakit

IKA euskaltegiek gure hizkuntzaren ezagutza frogatu nahi dute! Denboraren aurka erantzunez galdera sorta ahalik eta azkarren erantzun puntuazioa hobetzeko. Baina kontuz, huts eginez gero puntuak galduko dituzu eta! Aurrerago izen emateko aukera izango dugu, zure lagunekin puntuazioa partekatu eta IKA euskaltegietatik antolatuko ditugun lehiaketetan parte hartzeko aukera izango delarik.

Deskargatu hemen:

Ikasega

Presta ezazu EGA mailako froga zure smartphone-n, benetako azterketekin. Aplikazio honek EGA ziurtagirira aurkezteko prest zauden jakiten lagunduko dizu, prestatzeko errepasatu eta zure garapena ikusi. Atariko probak eta entzumenak barneratzen ditu.

Euskara ikastea askoz ere errazagoa da Ikasegarekin!

Deskargatu hemen:

Euskalkitegia

Euskalkien inguruko jokoa da Euskalkitegia. Euskararen ahots etakolore guztiak entzun eta ezagutzeko aukera emango dizuna.Joko erraza, publiko zabalarentzat pentsatua (euskaltzale, ikasle,irakasle, gazte eta nagusi…).

“Euskal Herriko Ahotsak” proiektukobideoak oinarri hartuta, Euskalkitegia jokoan, bideoetako lekukoak zerherritakoak diren asmatzea izango da gakoa.

Deskargatu hemen:

Euskalkitegia

Zure herriko informazioa osatua eskaintzen dugu Zurean aplikazioan. Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz Irun, Errenteria edota Eibarko eguraldia, albisteak, agenda, gida, txioak eta mapa.

Beste iturri batzuetatik jasotzen dugun informazioa zabaltzen dugu: AEMET, hainbat herri eta eskualde komunikabide, makina bat udal, OpenStreetMap, Twitter eta abar.

Deskargatu hemen:

Xuxen

Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa da.Aplikazio hau gailu mugikorretatik bidaltzen diren testuak zuzentzeko erabiltzen da. Zuzendutako testuak gure gailu mugikorrean, egunero, erabiltzen ditugun aplikazioekin partekatu ahal izango dira; horrela, Gmail eta WhatsApp moduko aplikazioetan zuzendutako testuak txertatu ahal izango ditugu.

Deskargatu hemen:

Ipuinak Entzun

Hemen dute gurasoek lehenengo APP ipuinak entzuteko euskeraz.Hemen entzun dezakezu ipuin klasikoak zure umeekin eta ipuin hauek zuzenean; Hiru Txerritxoak, Ahate Itsusia, Sirenatxoa, Txanogorritxu, Berunezko Soldadutxoa, Emperadoren traje Berria, Otsoa eta 7 antxumeek, Edurnezuri, Hamelingo Txirularia, Hansel eta Gretel.Ipuinak Grimm anaiak eta Hans Christian Andersen -ak dira Kontuak, euskera dute hizkuntza bezala eta euskaraz dira.

Deskargatu hemen:

Euskeraz ikasi

Euskara ikasteko aplikazioa.

Deskargatu hemen:

ZurruMurru

Euskarazko narrazio-sormena pizteko karta-jokoa da ZurruMurru. Euskal tradizioko pertsonaia eta leku ohikoenetako batzuen bidez, jolas egiteko sistema irekia proposatzen du, eta jokalariek euren elezaharrak eta ipuinak eratu ahal izango dituzte, modu sortzaile eta jostagarrian. + info www.zurrumurru.eus 

Deskargatu hemen:

Joko Joko

Joko Joko, lagunekin, familiarekin, etxean edo parkean ongi pasatzeko joko paregabea da. Taldeka euskaraz gozatzeko aplikazio bikaina daukazue hau. Erruleta erabili eta tokatzen zaizkizuen frogak burutu itzazue irabazteko.

Mimika, asmakizunak, hitz debekatua edo margotzeko frogak izango dira arratsalde euritsu baten laguntzaile paregabeak.

Deskargatu hemen:

Tropela

Oraindik ez zaude Tropelan? Tropela.eus-en zure familia eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitza lasterketa onenetan.

Deskargatu hemen:

Waze GPS

GPS honekin errepidean pilaketak, istripuak… badaude momentuan jakin dezakezu, zuk edo beste norbait adierazi duelako edo duzulako. Saioa hasi eta beste gidariei errepidean dagoena jakinarazi. Ez baduzu saiorik hasten ezin izango duzu adierazi ezer, baina bai besteen jakinarazpenak. Erabiltzen hasten zaretenean, aukeretan, euskara hizkuntza aukeratu.

Deskargatu hemen:

aiaraldea

Aiaraldeko informazioa bideoan [.tv], testuan [.info], argazkitan [.jpg] eta audioan [.fm].Laudio, Amurrio, Urduña, Orozko, Aiara, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldoko informazioa % 100 euskaraz.

Aiaraldea Irratia eta bertan ekoizten diren irratsaio guztiak online entzun.

Deskargatu hemen:

PARKPLONA

Iruñean aparkalekuak errez topatzeko aplikazioa.

Deskargatu hemen:

Katamotz hitzak

Katamotz hitzak euskeraz Irakurketa eta idazketa lantzeko 6 ariketa dira.5 urtetik gorako umeentzat egokia. Batez ere lehengo zikloan irakurtzen hasten direnean.

Ariketen maila erreza, ertaina eta zaila izan daiteke. Pinguinoen bidez aldatu daiteke.Ariketa erresak 2-4 hizki bitarteko hitzak dira.

Ariketa ertainak 5-8 hizki bitarteko hitzak dira.Ariketa zailak 8-12 hizki bitarteko hitzak dira. Auzazko ariketak agertzeko pinguinoen azpiko play botoia sakatu.

Deskargatu hemen:

Mendiak

MENDIAK, Euskal Herriko mendizaleentzat aplikazioa da. Mendizale aurreratuentzat ez ezik, familia osoarentzat pentsatutako aplikazioa. APP erabilterraza, mendiaren alderdi ludikoena eta aisialdikoa bultzatu nahi dituena, bide batez, mendizaletasuna bera ere bultzatuz edo zirikatuz. Aplikazioaren helburu nagusia da Euskal Herriko mendien zerrenda aurkeztea euskal mendizaleei, informaziorako; eta, horrekin batera, mendira igo ahala, mendizaleak zer mendi igo dituen zerrendatzea, puntuatzea, elkarbanatzea, eta abar.

Deskargatu hemen:

Deklinabidea

Deklinabideapp euskal deklinabideko kasu nagusienak lantzeko tresna da. Interneteko konexiorik gabe erabili ahal izango duzu euskara ikasteko.

Deskargatu hemen:

Mintzatu

Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko lekuen sarea da. Euskaldunok elikatutako eta euskararen aldeko plataforma da. Plataforma parte hartzailea, dibertigarria, ludikoa eta soziala. Mintzatu aplikazioaren bidez euskaraz hitz egiten duzun lekuak sortu, identifikatu eta zabal ditzakezu. Unean euskaraz ari zaren lekua zabaldu dezakezu eta edukiez osatu: argazkiak, iruzkinak, plataforma barruan lagun berriak egin eta elkarrizketak izan. 

Deskargatu hemen:

Microsoft Outlook

Emailak bidaltzeko eta jasotzeko aplikazioa. Euskaraz erabil daiteke, horretarako ezinbestekoa da zuen mugikorra euskaraz konfiguratuta izatea. Aplikazioa ez digu aukerarik ematen nahi dugun hizkuntza aukeratzeko, telefonoa erabiltzen dugun hizkuntzan konfiguratuko da, hau da, telefonoa ingelesez erabiltzen badugu, aplikazioa ingelesez konfiguratuko da, euskaraz konfiguratuta badago, euskaraz erabiliko dugu. 

Deskargatu hemen:

Geografia mundo

Aditu bat zara MUNDU-GEOGRAFIAN? Joko honetan aurkituko zara luzatu zure jakitearen, hautatu ahal izango duzun zeinetan aldatu joko-moduaren eta Geografian jenio bat izateko maila korapilatsu gehiagotan lortu. 

Deskargatu hemen:

Argazkiapp

Argazkiapp, hamaika buru-hausgarrik osaturiko jolasa da. Buruauskarri bakoitza 4 irudiz eta hitz batez osatuta dago. 4 irudiek hitz bat dute komunean. Asma ezazu hitz hori eta lortu puntuak. Zenbat eta puntu gehiago lortu, orduan eta letra gehiago erosi ahal izango duzu, beste buruhauskarri gehiago argitzeko.

Ondo pasa!

Deskargatu hemen:

Ihesi

Zazpi lurraldeak kontuan hartzen dituen Euskal Herriko lehen turismo aplikazioa da Ihesi.Non jan dezaket Bermeon? Zer ikusi behar nuke Maulen? Non egin dezaket lo Tuteran? Bastidarrek bertara joateko egun berezirik gomendatzen al dute? Noiz izaten dira Ezpeletako festak? Herritarrok teknologia berriak erabiliz sarean geure gida osatu eta hurbil diezaiogun Euskal Herria elkarri!

Deskargatu hemen:

Ipuinlari

Ipuinlari, ipuinak sortzeko tresna da. Etxeko umeek erabili dezakete ipuinak sortzeko bere ahotsekin, irudiekin eta haiek aukeratutako kontairekin. Ipuina sortu eta gero tartekatu ahal izango dute bere lagun eta senidekoekin.

Deskargatu hemen:

EAThink Game Euskaraz

Elikagaien inguruan gehiago ikasi ezazu, baratzetik platerera daukan bidea modu dibertigarri eta interaktibo batean.Eathink jolasa hiru ataletan dago banandua, bakoitzak elikagai katearen oinarrizko hiru pausoetan zatiturik; ekoizpena, banaketa eta erosketa.Atal bakoitzak sei zailtasun maila ezberdineko berezko jolasak ditu, gure elikadura-ohiturek eta elikadura-kateek planetarengan duten eraginaren inguruan sentsibilizatzeko atal tematiko batzuekin.

Hiru jolasek gure pisua nola arindu dezakegun ulertzen lagunduko digute, horrela globo aerostatikoak altu hegan egin dezan!

Deskargatu hemen:

Fixiren lagunak margotzen

Etxeko txikiei zuzendutako aplikazioa. Bertan Fixi eta bere lagunak, Zeta, Tero, Hipo, Moka eta Karma margotzeko aukera izango dute. Oso aplikazio erabilgarria eta intuitiboa, oso aproposa geure umeen sormena lantzeko. 

Deskargatu hemen:

Jakina

Azkue Fundazioak Jakina! Euskal tribiala online jokoa garatu du. Jakina! Euskal tribiala da, formatu honetan internet bidez jokatzeko sortu izan den lehenengo jokoa euskaraz. Jokoaren helburua da erreminta atsegin, dibertigarri eta didaktikoa eskaintzea , jokoaren bidez euskaldunon arteko harremana sendotzeko. 

Deskargatu hemen:

Zenbakiak eta hizkiak

Zure haurrak hizkiak eta zenbakiak era erraz eta dibertigarrian ikastea nahi duzu?Orduan hau da behar duzun jokoa! Jolas honen bitartez, zenbakiak eta alfabetoko hizkiak, bai maiuskulak bai minuskulak ikasiko ditu era desberdinetan.Hizkien aldetik, minuskulak eta maiuskulak erlazionatzeaz gain, hauen ordena eta marrazteko era ere ikasiko ditu. Mailaka sailkatuta daude mini-joko desberdinak eta jolastu ahala joko gehiago desblokeatuko ditu haurrak. Joko bakoitza hasi baino lehen instrukzioak azalduko dira, eta bukatzerakoan izarren bidezko puntuazioa jasoko da.

Zenbakien aldetik, lehenengo 0-etik 9-ra ikasiko ditu, bai ahoskeraz, baita zenbakien ordena eta baita marrazteko era ere, honetaz aparte, zenbakiak bisualki kantitateekin erlazionatzen ikasiko da ere. Ondoren 10-etik 20-rako zenbakiak ikasiko dira jolasten den bitartean. Hizkien kasuan bezala, hemen ere instrukzioak eta puntuazioak jasoko dira mailak bukatu ahala. 

Deskargatu hemen:

Zenbakiak eta hizkiak

Katargi, gehienbat, 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendurik dago. Katargi katuaren eskutik, zure seme-alabek gozatu egingo dute, planetarik planeta eta abenturaz abentura, haien laguntxo berriekin batera: malkartxoak, aldakinak, udaretiak, robotak…Bat egin zeure seme-alabekin, eta gozatu zeuk ere espazioan zehar bidaiatuz! Gainera, aplikazio honek, besteak beste, ikasteko ere balio du:
- Gaitasun digitala hobetzeko.
- Behatzean eta esperimentatzean trebatzeko.
- Haur Hezkuntzako curriculumeko edukiak garatzeko. 

Deskargatu hemen:

Bosteko Score

Saskibaloiko markagailu erreza erabiltzeko, txio batekin partiduaren emaitza elkarbanatu dezakezu zure lagunak momenturo jakinarazteko. 

Deskargatu hemen:

Ortograpp

Ortograpp euskal ortografia lantzeko aplikazioa omen da, smartphoneetan erabiltzeko. 

Deskargatu hemen:

Interprest

Interprest, aldibereko interpretazio sistema eramangarri eta librea da. Haririk gabeko teknologia baliatuz, mugikorretan oinarritutako komunikazio-sistema erabiltzen duena. Interprete edo igorlearen mugikorrak mikrofono txiki baten bidez bidaltzen du seinalea eta entzuleak edo hartzaileak mugikorrean jasotzen du. Proiektuak teknologia irekien aldeko apustu garbia egiten du hasieratik, komunitatearen esku jarriz garapen guztia.

Deskargatu hemen:

Euskal Izenak

Zure haurrari euskal izena jarri nahi badiozu edo euskal deituraren inguruko informazioa izan, bertan aurkiko dituzu, emakume eta gizonendako pertsona izenak euskaraz, Euskaltzaindiaren irizpideen arabera. 

Deskargatu hemen:

Euskal Herriko Damak

Gure jendartean gizonezkoei soilik arreta eskainita emakumeak oharkabean pasatzen zaizkigu. Jolas honetan errealitate hori irauli eta Euskal Herriko emakume esanguratsu batzuk eta beraien lorpen eta bizipenak ezagutuz dama partida ahaztezin batzuk jokatuko ditugu. 

Deskargatu hemen:

Hitzatu

Ikasi ezazu euskaraz irudiak erabiliz!Hitzaturekin zure hiztegia hobetu dezakezu modu dibertigarri batean. Kategoria ezberdinetan antolatuta, irudi sorta bat aurkezten du eta bertan ezkutatuta dagoen hitza asmatzea izango da zure helburua. Hiztegiarekin praktikatzeko itzulpenak erabiltzeaz aspertuta bazaude hauxe duzu aplikazio aproposa, ikasi ezazu euskaraz euskararekin!

Deskargatu hemen:

Txo Errealitate Areagotuan

2014ko urtarrilaren Irria aldizkarian azaldutako istorioa errealitate areagotuan.Aurkitu Porrotx, Pirritx, Marimotox eta Txo!

Deskargatu hemen:

Kultura Agenda Kulturklik

Aplikazio honen bidez Kultura Agenda kontsulta daiteke. Bertan, euskararen lurralde eremuko aurrez aurreko kultur jarduerak eta ekitaldiak biltzen dira.Agenda Kulturklik Kultura Atari Interaktiboaren zati da, eta euskaraz zein gaztelaniazko kultura edukiak jasotzen ditu.

Deskargatu hemen:

Marigorringo-ren Abentura

Ezagutu Marigorringoren mundua, eta lagundu etxerako bidea aurkitzen.

Deskargatu hemen:

Lezoko Ibilbideak

Ibilaldi osasungarriak Lezo inguruan, oinez edo bizikletaz egin ditzakezunak, eta ikuspegi panoramiko ederrez nahiz elementu kultural eta historiko interesgarriez gozatzeko aukera ematen dizutenak.Ibilbidea mapa batean ikusi ahal izango duzu zure geolokalizazioarekin, bidezidor egokian ibiltzeko, eta interesguneak non dauden ere ikusiko duzu, bakoitzaren informazio zabal eta guzti.Ibilbide guztiek dute honako informazio hau:

- Distantzia Km-tan. 
- Ibilbidea egiteko gutxi gorabeherako denbora.
- Desnibelaren grafikoa.
- Zailtasun maila.
- Metatutako desnibela.
- Ibilbidearen deskribapena.
- Interesguneen deskribapena.

Deskargatu hemen:

Gizarte Zerbitzuen Hiztegia

Aplikazio honen bidez sarean dagoen Gizarte Zerbitzuen Hiztegia (http://www.gizartezerbitzuenhiztegia.eus) kontsulta dezakezu. Hiztegi hau lantzeko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Elhuyarrekin batera 1998an argitaratu zuten Gizarte-laneko hiztegia oinarritzat hartu da. Hiztegi hori eguneratzeaz gain, gizarte zerbitzuetako arloak egun erabiltzen duen terminologia gehitu dugu gizarte-zerbitzuen sektoreari dagokion hiztegi espezializatua osatuz. Hiztegiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero webgune honetan topatuko duzu: http://gizartezerbitzuenhiztegia.eus/proiektua 

Deskargatu hemen:

Auzia Euskaraz

Aplikazioak zerbitzu eta aukera hauek eskaintzen ditu:

1) Itzulpen juridikoen kontsulta (333.000 itzulpenunitate): lexiko juridiko normalizatua eta Justiziako Euskara Batzordeakadostutakoa (8.000 unitate), epaitegietako idazki-eredu elebidunetako testuak (35.000 unitate), Estatuko Legeria euskaraz (56.000 unitate), abokatuentzakoformulario elebidunak (10.000 unitate), unibertsitateetako glosario juridikoak(20.000 unitate), euskarazko epaitza eta epaiak (32.000 unitate).

2) Auzia Euskarazproiektuaren partaide izatea: euskaraz lan egiteko laguntza tresnen instalazioaarlo juridikoko profesionalen bulegoetan, hizkuntza-zalantza juridikoen gainekokontsulta zerbitzua, berripaperak, euskara juridikoan trebatzeko pilulak…

3) EAEko abokatu, prokuradore eta notario euskaldunenherriz herriko zerrenda. 

Deskargatu hemen:

Labayru hiztegiak offline

Labayru hiztegiak doan eta sarera konektatu barik kontsulta ditzakezu mugikorrean.Kalitateko euskara zehatza, bizia eta aberatsa behar duenak, bizkaieraz zein batuaz jardun gura izan, hiztegiok ditu erazkoenak. Denontzako hiztegiak dira, euskara lan-tresna dutenei ez ezik, hizkuntza bera ikasten dabiltzanei ere zuzenduta daude.

Labayru Fundazioak hiztegigintzan egindako ibilbide luzearen emaitza dituzue hiztegiok.

LABAYRU HIZTEGIA hiztegi elebiduna (eu-es/es-eu) da eta arauemailea ere bai bizkaierari dagokionez, euskara batuarekiko lokarriak ugaritu eta estutzen dituela. Herri-euskara ardura bereziz batu eta aztertzen da, idatzizko iturririk esanguratsuenekin batera. 

Deskargatu hemen:

Zenbakiak Haurtxoentzat

Oso joko erraza da zenbakiak ikasteko, 1-etik 10-era. Ahotsak Euskaraz. Haurtxoentzat eta ume txikientzat. Dohainik, iragarkirik gabe eta erosketarik gabe. Haurtxoak, umeak, zenbakiak ikas itzazue Euskeraz. Jokoak, euskara ikasi, zenbaki, doan, haurrak, umeentzat. 

Deskargatu hemen:

Bertsoa.com

Bertsoa.com Bertso Plaza Digitala bertsolaritzaren zabalkunderako komunikazio proiektu berritu eta bateratua da, 2006an sortua eta Bertso Plaza Digitala Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lankidetzan argitaratzen duguna, orain arteko Bertsoa.com eta Bertsoplaza.tv-ren egitasmo eta lantaldeak bat eginda.

Bertsolaritzaren sormen eta informazio edukiak eskaintzen ditugu, formatu eta euskarri ezberdinetan, zuzenean zein diferituan. Bertsolaritza bere aniztasunean bildu eta sareratzeko lanean dihardugu, bertsozale eta gizarte osoari bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozatzeko kalitatezko zerbitzua eskainiaz.  

Deskargatu hemen:

Newtondarrak

Umorez eta abenturen bitartez ezagutu teknologia berriak, Newton-en eskutik.Euskara hutsezko aplikazio bat eskaintzen dugu. Zehatz esanda, euskal egile batzuek sortutako sekuentzia didaktiko elkarreragile bat da, eta nagusiki komikiaren munduaz dihardu.

Proiektu hau lerroan antolatutako testu didaktiko sorta bat da; testuak irakurketari eta teknologia berriei buruzkoak dira, gazteei dagokienez.Aplikazioaren erabiltzaileek, batetik, ariketak dituzten testu didaktikoak, eta, bestetik, “Newtondarrak” komiki-bilduma eskura dezakete. 

Deskargatu hemen:

Berria Astekaria

Berria Astekaria BERRIAren artikulu hautatuekin osatutako argitalpena da. Astero argitaratzen da, ostiraletan. Aplikazioa era automatikoan eguneratzen da.Zenbaki bakoitzean, aurreko zazpi egunetan BERRIAn argitaratutako artikulu nabarmenen hautaketa bat eskaintzen da, irakurri gabe utzi ezin diren artikulu horiek nonahi eta eroso irakurri ahal izateko.

Artikuluen hautaketa BERRIAko editoreek egiten dute.Kasuan kasu, asterokoez gain, Berria Astekariak zenbaki bereziak ere argitaratu ahal izango ditu. Berria Astekaria Berria Taldeko Euskal Editorearen argitalpen bat da. 

Deskargatu hemen:

Ku-Ku!

Seme-alabak eleaniztasunean hezi nahi dituzuen gurasoontzat zuon udalerri, mankomunitate edota kuadrillako euskara zerbitzuak sortu duen aplikazioa duzue honako hau.Aplikazioak bi atal nagusi ditu: bata umeena eta bestea gurasoena.

Sarrerako pantailan 7 pertsonaia aurkituko dituzu, bakoitzak jolas batera eramango zaitu: Forma geometrikoak, Hizkien jokoa, Ikusi eta ikasi, Kati katua, Koloreak, Pare jokoa eta Zenbakiak. Umeek gustukoen duten pertsonaia aukeratu eta jolasten duten bitartean euskara landuko dute. Jolas bakoitzak maila ezberdinak ditu. 

Deskargatu hemen:

Kantu liburuxka

Mila esker zuei, abesti, doinu, poesi, eta bertso berriak sortuz euskal kantagintza honetan era batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi, eta zuei ere bai, liburuxka honen bitartez gure herriko ondare aberasgarri honi behar duen hedapena eta bultzada ematen diozuelako. 

Deskargatu hemen:

Itzultzaile automatikoa

Aplikazio honek Eusko Jaurlaritzaren itzultzailea erabiltzen du. Lau itzulpen-norabide erabil daitezke: gaztelania > euskara / euskara > gaztelania / ingelesa > euskara / euskara > ingelesa. Itzuli nahi den testua ondo idatzita egon behar da. Diktatzeko aukera ere badago; horretarako, mikrofonoaren ikurra aktibatu behar da. Kasu horretan, erabili nahi den itzulpen-norabidea aurretik aukeratu behar da. Ez da ahaztu behar itzulpenaren emaitza beti gainbegiratu behar dela. 

Deskargatu hemen:

Esamoldeapp

Euskara ikasteko modu berri bat. Euskal esamoldeak ikas eta praktika itzazu app zoragarri honekin. 

Deskargatu hemen:

EUSKALTERM

Aplikazio honen bidez EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoa kontsulta daiteke. Bankuan Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia Batzordeak onartu eta gomendatzen duen terminologia berezitua dago txertatuta. 4 ponderazio marka eta Eu marka daramaten terminoak dira Batzordeak gomendatzen dituenak; 3 marka daramatenak Batzordeak onartu ditu baina ez ditu lehenetsi. Kontuan izan behar da termino bat bilatzeko orduan erabileremua ere zehaztu daitekeela. Adibidez ‘recurso’ bilatuz gero, 119 termino aurkituko ditu. Beraz, komeni da zehaztea ‘Informatika’, ‘Zuzenbidea’, ‘Ingurumena’ edo beste eremuren bat interesatzen zaigun.

Deskargatu hemen:

EUSKALTERM

Ondarrutarra za? Ondarrutar-ondarrutarra? Seguru? Baakiau euskeraz etxen dozune pareko guztikin. Segi holantxeik.Bañe kapaza zaz honek galderok erantzuteko?

Baakixu zer dan manka-manka etxi?Eta sarrakixu atati?

Eta zafo etxi?Baten bat dra ei zu? Danak huts? Ezta ixe pasaten. Geuk lagunduko dotsuau “ondarrutar-ondarrutarran titulu” lortzen.

Deskargatu hemen:

Esku pilota

Esku pilota gustuko duzu? hemen duzu aukera zure gailuan esku pilotan jolasteko.

Deskargatu hemen:

Ahorkadoa Euskeraz

Ahorkado joku klasikoa baina kasu honetan euskerazko bertsioan 1000 hitz baino gehiago eta 24 gaiz osaturik dagoela. (Gai eta hitz gehiago joango dira gehitzen denborarekin).

Jokuak jokalari batentzat edo birentzako aukera izango du. Jokalari baten arloan, hitz bat ausazko edo gaia aukeratuta asmatzea da emandako saiakera kopurutan. Bi jokalarien kasuan, lehen jokalariak pista bezala gaia eta asmatu beharreko hitza idatziko ditu ondoren bigarren jokalariak asmatu beharko duelarik.

Deskargatu hemen:

Energia Hiztegia

Energiaren Hiztegi Entziklopedikoaren aplikazioa Elhuyarrek EVE/EEErentzat egindako lana da. Hiztegi entziklopediko horretan energiaren alorrarekin lotutako hainbat kontzeptu bildu dira. Teknikari, profesional eta adituentzako kontsulta-lan izateaz gain, publiko zabalago bati begira ere jarri nahi izan dugu, jarduera eta gizarte-esparru askotatik eskatzen delako energiaren munduari buruzko informazioa; besteak beste, hezkuntza eta komunikabideetatik.

Deskargatu hemen:

Irriklik

Aplikazio honen bidez Irrien Lagunak klubara argazkiak bidali daitezke.Instalatu eta probatu, katxiporreta! 

Deskargatu hemen:

Saskia

Mandatuak, errekaduak, enkarguak, erosketak non apuntatu ez dakizula, erosi beharrekoen zerrenda etxean ahaztu duzula, azken orduan pisu-kideak zer eskatu dizun ez duzula gogoratzen edo etxean gosaltzeko galleta nahikoa dituzun ez dakizula…Saskia, erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan lagungarri izango duzu.

Deskargatu hemen:

Ikaszopa

Umeak era dibertigarri eta errazean euskara ikas dezaten aplikazio mugikorra: adina eta hiztegi mailara egokitzen den hizki zopan, eguneroko hitzak bilatu behar dituzte: Ohiko objektuak, Etxeko gauzak, Gorputzeko atalak, Janaria, Familia, Arropa, Koloreak, Zenbakiak… Anima itzazu azkarrenak direla erakustera!

Deskargatu hemen:

Mugikariak

Eguneko albiste interesgarrienen selekzio bat eskaintzen du Mugikariak, euskaraz. Egunean birritan, 9:00 eta 18:00etan, oharra jasoko duzu mugikorrean edizio berri bat atera dugula esanaz. Albiste interesgarrienen selekzioa eskaintzen dugu edizio horietan, bakoitzaren izenburu, argazki, laburpen eta jatorrizko estekarekin. Albiste bakoitzarekin loturiko Twitterreko mezuak ateratzen ditugu baita ere.

Deskargatu hemen:

Jaigiro

Euskal jaien bira egin nahi al duzu? Jaigirok zure kokapenaz baliaturik, tokiak eta egunakzure mugikorrera urbiltzen dizkizu.Adierazi ze jaietara zoazen eta zure lagunei iragarri sare sozialen bitartez. Osatu ezazu zure plana!

Deskargatu hemen:

KLIKMETROAK

Aplikazio hau 2014ko Kilometroen barruan sortutako ekimena da.Helburua, erabiltzaile bakoitzak metro bat egitea da. Eta, bakoitzak metro bana eginda, ibilbideari ahalik eta itzuli gehiena ematea.Erabiltzaileek egindako metro bakoitzeko (doan!), babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde.

Deskargatu hemen:

Euskal Hiztegia

Euskara ikasten ari direnentzat tresna interesgarria da. Aplikazio honetan, euskal hiztegia ez ezik, beste hizkuntza batzuetaz eginda dauden itzulpenak ere azaltzen dira, euskara-gaztelania, gaztelania-euskara, euskara-frantsesa, frantsesa-euskara, euskara-ingeles eta ingeles-euskara.

Deskargatu hemen:

AEK, EUSKARA PRAKTIKOA

AEK-ren aplikazioa da. Bertan, oinarrizko elkarrizketetan moldatzeko hitzak nahiz esamoldeak aurkituko dituzu. Aurtengo berrikuntzetako bat da hiztegiarekin aritzeko jarri dugun jolasa. Era berean, hurbilen duzun euskaltegiari buruzko informazioa eskura dezakezu; nahi izanez gero, bertara idatzi eta AEK-ren euskaltegietako eskaintzaren nondik norakoak ezagutuko dituzu.

Deskargatu hemen:

Garaikoa

Aplikazio honen bitartez zure eskualdean sasoiko barazki eta frutak zeintzuk diren ezagutuko duzu. Baita garaiko produktu horiekin egin ditzakezun errezetak ere. 

Deskargatu hemen:

Google Duo

Bideo deiak egiteko aplikazioa. Iphonetik Androidera edo alderantziz egin ahal dira deiak.Euskaraz erabiltzeko, ezin bestekoa da telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta edukitzea, ez digulako aukerarik ematen nahi dugun hizkuntza aukeratzeko. Zuen gailua euskaraz konfiguratu behar duzue euskaraz erabil ahal izateko.

Deskargatu hemen:

Gabon kantak

Aplikazio hau Euskal gabon kanten bilduma bat da. Kanta guztien letrak eskura izateko modurik onena eskaintzen du, klik batean. Honez gain, kanta guztiak entzuteko aukera ere eskaintzen du! Ez diozu gehiago galdetuko zure buruari kanta guztiak batzen zituen liburuxka txiki hori non ote dagoen.

Deskargatu hemen:

Pinupoteo

Koadrilakoekin poteatzeko aplikazioa!Koadrilakoekin afaltzera edo poteatzera irten eta botea eramatea edota erronda eskatzea tokatu zaizu? Zure lagunen tragoen erronda apuntatzeko paperik ezta boligraforik eskura ez badituzu edo idazteko gogorik ez badaukazu PinuPoteo da behar duzun aplikazioa! Aplikazio honetan, eskatzen diren ohiko edariak aurkitu ditzakezu.

Deskargatu hemen:

Elgeta Memoria

Ezagutu ezazu Intxorta mendiko borroketan gertatutakoa, hainbeste denboraz ixilarazitako Oroimen Historikoa berreskuratzeko. Elgeta 1936 eta 1937ko guda zibilaren kokagunerik esanguratsuenetako bat izan zen.

App honen bitartez, Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izango duzu, baita borrokaldi hauetan erabilitako lubaki, babesleku eta metrallatzaileen kabiak ikusteko ere.

Deskargatu hemen:

SegaPoto

SegaPotori esker ez duzu aitzakiarik izango bertso bat idazteko. Zauden lekuan zaudela, duzun estaldura duzula, idatzi bertso bat!Aplikazioa erabilerraza eta intuitiboa da, bertsoa idazteko aukera ematen du hainbat laguntza eskainiz:

-Sinonimo-bilatzailea
-Errima-bilatzailea
-Silaba eta errima-zuzentzailea
-Bertsoen doinutegi murriztua

Bertsoa idazteko ez da sare-konexiorik behar, eta bertsoa idatzi ahala silabak egiaztatuko ditu SegaPotok. Lerro bakoitzeko silaba kopurua egokia denean, eskuineko irudia aldatu egingo da, egokitasuna adieraziz. Gainera, neurria aukeratu ostean, hari dagozkion doinu batzuk entzun daitezke. 

Deskargatu hemen:

Txan fantasma

Mariasun Landa eta Jon Zabaletaren Txan fantasma liburuaren aplikazioa da hau. Haur Literaturako euskarazko klasiko batean oinarritutako aplikazioa! Deskargatu, jolastu eta partekatu! Ondo pasatuko duzu Txan fantasma eta Karmentxuren gora-beherekin. Zaindu zure Txanmagotxi maskota birtuala , jolastu gordeketan Txan eta Karmentxurekin, atera Txan labirintotik, kontuz autotxokeetan, osatu puzzleak, barrez lehertu ispiluen gelan, atera argazkia zure buruari eta bidali lagunei!

Deskargatu hemen:

Bilbao Bizkaia ur partzuergoa

Bilbao Bizkaia ur partzuergoko kontsultak egiteko aplikazioa.

Deskargatu hemen:

Oarsoarrak

Oarsoarrak Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) herritarrek osaturiko komunitate edo jendartetxoa da, bertako jendartearen lagin edo mostra bat. Egunero kalean ikus ditzakegun errenteriar, lezoar, oiartzuar eta pasaiatarren isla da azken batean. Jakin badakigu ez dituztela jendarteko jende-talde edo jende-mota guztiak ordezkatzen -pertsonaia gehiegi beharko genuke horretarako- euskararen normalizazioan lehentasunezko jotzen ditugun publikoak ordezkatzen dituzte.

Guraso gazte euskaldunak, euren seme txikia, haurdun den emakumea, hiru gazte martxoso, emakume enpresaria, aitona eta haren zaintzaile etorri berria, emakume dendari heldua eta neska tabernari gazte independizatua.

Deskargatu hemen:

Hitzekin Jolastuz

Hitzekin jolastuz euskara hizkuntza lantzeko programa da. Osa itzazu hitzak emandako letrez eta irabaz itzazu puntuak. Jolastu bakarka edo lagunen kontra (interneterako konekzioa beharrezkoa da besteen kontra jolasteko).Hitzekin jolastuz appak 40.000 hitz dituen euskara hiztegian oinarritzen da.

Deskargatu hemen:

Hitzekin Jolastuz

Aditzapp aditz laguntzailea lantzeko tresna da. 

Deskargatu hemen:

Ordiziako Azoka

Ordiziako Azokako Salneurriak deritzan aplikazioak helburu argi bat du: Ordiziako Azoka produktuen prezioak finkatzen dituen erreferentziazko feria izatea bai Gipuzkoa mailan eta baita Euskadin ere.Horretarako, azokako produktu ezberdinak aztertu dira, eta ikusi da kontsumitzaileen interesak ondorengo taldeetan daudela: sasoiko/garaiko produktuak, nobedadeak, perretxikuak, arkumea eta gazta.

Honen ondorioz, aplikazioan talde hauek bereizi dira eta atal hauetako informazioa eguneratzen denean ‘mezu’ bat jasoz informazio hau modu erraz batean eskuratzeko.aukera ematen zaio erabiltzaileari (alerta sistemaren bitartez).

Deskargatu hemen:

Tak Tak!

TAK-TAK! Soinua, ilustrazioak eta kulturen arteko laguntasuna biltzen dituen jolasa da.Txalaparta eta Djembearen erritmoak jarraitu Noemi Bellotak egindako margolanekin gozatzeko.

Zure irudi kolekzioa sortu eta Twitter edo Facebook erabilita elkarbanatu itzazu. 

Deskargatu hemen:

Euskal Quiz

Euskal herri eta hirien konkista jokoa. Herri bakoitzeko kultura, gastronomia, kirola edota historia galderak erantzun, zure lagunak gonbidatu, eta Lehendakari birtuala bihurtu zaitez!

Deskargatu hemen:

GEHIEN IRRAKURRIAK

Apple euskaraz

Whatsapp aplikazioa euskaratu nahi duzu?

WhatsApp aplikazioan… non agertzen da Ikurriña?

Libre Office (Windows – Mac OS – Linux)

Dokumentuak, kalkulu orriak, datu baseak… egiteko aplikazioa euskaraz.

Ikusi

AZKEN BERRIAK

2017. urteko estatistikak

Hemen duzue 2017. urteko estatistikak. Orokorrean, emaitzak oso onak izan dira, kontutan izan behar da, web orri hau, ahal denean garatzen dela, hau da, nire denbora librean eta ez dudala diru-laguntzarik ezta babeslerik.

Ikusi

SuEskola Fundazioa

SUESKOLA suteak itzaltzen trebatzeko zentroa da. Teknologia berritzailea erabiltzen da eta benetako suarekin trebatzen ditu ikasleak. Horrek SUESKOLA aitzindari bilakatzen du, bai Euskadin bai estatu osoan.

Ikusi

Euskaraz erabili ahal diren mugikorrak eta tabletak

Gaur arratsaldean merkataritza-gune batean egon naiz, bertan zeuden telefono eta tableta guztiak aztertu ditut banan banan, helburua, jakitea zeintzuk ahal diren euskaraz konfiguratu eta erabili. Denetarik egon da, baina gehienak euskaraz erabili ahal dira.

Ikusi

Kodi

Internetetik bideoak, filmak, telesailak, telebistako programak ikusi nahi badituzue eta gainera euskaraz, Kodi aplikazioari esker, egin daiteke.

Ikusi

2017. urtean zientzia eta teknologia kategorian irabazlea

Iparra.eus - 2013 | 2018 - Euskal Herria (Basque Country)