Anne Etchegoyen

650

Anne Etxegoien —frantses grafiaz Anne Etchegoyen— (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1980) Euskal Herriko abeslari bat da, euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta gaskoiz kantatzen duena. Lau disko atera ditu: bi bakarlaritzat, eta beste bi Aizkoa gizonezko koruarekin. Frantzian arrakasta handia izan du Le Chœur du Village («herriko abesbatza») telebista saioan aritu eta gero, non beste talde batzuekin abestu zuen saioaren 6 ataletan. 2012an eman zuen saioa France 3 telebista kateak.

Era berean, fama handia hartu du hiru aldiz ospakizun handietan Marseillesa frantses himnoa kantatu duelako: 2003an Parisen Atletismoko mundialetan, 2009an munduko saskibaloi txapelketan, eta 2010ean Frantziaren eta Argentinaren arteko errugbi partidan Montpellierren.

Etxegoienen azken diskoa, Les Voix Basques, urrezko diskoa izan da Frantzian, 60.000 kopia baino gehiago saldurik. Kontzertuak egin ditu munduko beste hainbat herrialdetan ere, hala nola Argentinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Ingalaterran, Irlandan eta Espainian. Bira bat egiten ari da hainbat herrialdetan barrena, Basque eta Paz Tour izenekoa. Izenburu horretan bilduta daude kantatzean darabiltzan hiru hizkuntza nagusiak (euskara, frantsesa eta gaztelania), bai eta Euskal Herrirako nahi lukeen bakearen ideia ere.

Taldearen webgunea

Diskoak entzun edo erosi hemendik:




  • GAIAK
  • A
ELKARBANATU