Anticontinente

Kerobia taldeko kide berak dira, baina ez dira Kerobia: Anticontinente deitu dio bere proiektu berriari Xabi Fernandez Bandini abeslari eta gitarra jotzaileak, Mikel Zorrilla bateria jotzaileak, Mikel Isaba teklatu jotzaileak, eta Alberto Isaba baxu jotzaileak osatutako laukoteak. Bandinik dioenez, ordea, ezinezkoa da hutsetik hastea. «13 urte eman ditugu Kerobiarekin, eta markatuta genuen ildo bat, eta orain ez dugu hutsetik hasi nahi, baina oinarri berri bat jartzen saiatu gara». Sei kanta jarri dituzte oraingoz sarean salgai edo doan entzuteko moduan, eta abesti berriak sortu ahala joango dira www.anticontinente.eus webgunean jartzen.

0
329

DISKOAK

ENTZUN EDO EROSI

  • GAIAK
  • A
ELKARBANATU

ORAIN IDATZI