Antzinako Egipto

0
1001

Aplikazioaren edo jokoaren informazioa

Monike eta Joanes Antzinako Egipton bideo-jokoan, bi haurrek Egiptoko Piramide Handiaren barruan izandako abenturak biltzen dira. Neska-mutilak pasabide luze eta ilunetan galduko dira, eta era guztietako pertsonaiak topatuko dituzte: buruko minak jotako momia bat, elkarrekin borrokan dabiltzan jainkoak… Baita ontzi bat ere piramide barruan, ur eta guzti!

Abentura grafiko formatuko bideo-jokoa da, eta haurrek hainbat pertsonaiarekin jardungo dute elkarrizketan eta interakzioan. Hainbat asmakizunen, buru-hausteren eta galderaren bidez, Monikek eta Joanesek labirintotik irten eta gurasoak topatu beharko dituzte. Lortuko ote dute? Jokalariaren arabera jakingo dugu hori; izan ere, jokoa ez da beti berdina, eta jokatu ahala hartutako erabakiek baldintzatuko dute.

Konfiguratu telefonoa edo tableta euskaraz erabiltzeko

Aplikazioak edo jokoak erabiltzerakoan zuzenean euskaraz agertzen ez bazaizkizue konfigurazio txiki bat egin beharko duzue. Batzuetan gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta izan behar dugu aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko, bi aukera dituzue euskaraz erabiltzeko:

1.- Aplikazioaren edo jokoaren hizkuntza aukeratu (instalatu eta gero) jokoa edo aplikazioa aukera ematen bagaitu.

Horrela ez bada:

2.- Telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu. Hemen duzue bi bideo, oso lagungarriak, konfigurazioa lortzeko (YouTube):

Deskargatu hemen:

Idatzi zure iruzkina edo zalantza

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Jakin ezazu nola prozesatzen diren iruzkin-datuak.