Aplikazioak euskarara itzuli nahi dituzu?

804

Duela gutxi WhatsApp aplikazioa euskarara zelan itzuli ahal den erakutsi nuen, orain, beste aplikazio asko itzultzeko zelan egin behar den erakutsiko dizuet. Aurreko kasuan bezala, ez duzue zuen ordenagailuetan ezer instalatu behar, edozein nabigatzaile eta ordenagailuetatik egin dezakezue, Transifex zerbitzuari esker.

Zer da Transifex?

Aplikazioak itzultzeko zerbitzua da, itzuli behar diren esaldiak edo hitzak leku honetan topatuko dituzue, horrela, izena ematerakoan, euskarara itzultzeko aukera izango duzue.

Bideo honetan, izena emateko zelan egin behar duzuen ikus dezakezue, baita aplikazio bat itzultzeko zelan hasi behar zareten ere. Bilatzaile bat topatuko duzue, itzuli nahi dituzuen aplikazioak aurkitzeko. Bideoaren azpian zerrenda bat topatuko duzue.

Transifex web orria.

ELKARBANATU