- PRIBATUTASUNA -    

Duela gutxi WhatsApp aplikazioa nola euskaratu ahal den erakutsi nuen, orain, beste aplikazio asko itzultzeko nola egin daitekeen erakutsiko dizuet. Aurreko kasuan bezala, ez da beharrezkoa ordenagailuan programarik instalatzea. Edozein web-arakatzaile eta ordenagailuetatik egin dezakezue, Transifex zerbitzuari esker.

Zer da Transifex?

Aplikazioak euskaratzeko zerbitzua edo plataforma bat da, euskaratu behar diren esaldiak edo hitzak leku honetan aurkituko dituzue.

Bideo honetan, izena nola eman behar duzuen ikus dezakezue eta nola hasi aplikazio bat euskaratzen ere.

Transifex web orria.

Aplikazioak euskaratzen lagundu nahi duzu? sakatu izenaren gainean itzulketa hasteko:

2 IRUZKINAK

  1. Kaixo,
    Duela urte bi erositako wikoan ez daukat euskaraz (mugikorra bera) jartzeko aukera, ba al dakizue ezarpen nagusietan euskara agertzeko zer egin?
    Aldez aurretik mila esker!
    Agur,
    Eva

    • Kaixo Eva,
      Android sistema eragilearen bertsioa gutxienez 5.1. izan behar da. Euskaraz konfiguratzeko, telefonoaren aukeran (hobespenak) sakatu eta hizkuntzak agertzen diren lekuan euskara bilatu. Ez bada agertzen, telefonoa eguneratu, agian bertsio zaharra duzu. Eguneratzen ez badizu usten eta ezin baduzu euskaraz konfiguratu, hizkuntzen zerrendan agertzen ez delako, zoritzarrez, ezin izango duzu euskaraz erabili 🙁

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.