- PRIBATUTASUNA -    

.eus domeinua gero eta gehiago ikusten ari gara mundu teknologiko honetan, poliki poliki gero eta web orri gehiago topa ahal ditugu euskal domeinuarekin, galdera da, nork erabiltzen du .eus domeinua?

Momentuz Euskal Herria erabiltzen da gehien bat, baina munduan zehar ere. Adibide bat, Apple edo Twitter enpresak erregistratuta dutela pentsatuko zenukete? bai, erresgistratuta dute, nahi izanez gero, www.apple.eus edo www.twitter.eus sakatzen baduzue, inolako arazorik gabe, enpresa hauen web orri nagusietara bideratuko zaituzte. Hori bai, bietatik euskaraz topa ahal dugun bakarra, Twitter izango da.

Bien kasutan, .eus domeinutik haien domeinura bideratuko zaituzte, hau da, Applen enpresaren kasuan, ez espero web orria euskaraz egotea, Twitteren kasuan aldiz, bai, beti ere nabigatzailea euskaraz konfiguratuta baduzue, bestela, nabigatzailea horrela ez baduzue konfiguratuta, ez zaizue automatikoki euskaraz agertuko (ikusi hemen nola konfiguratu zuen nabigatzailea euskaraz), eskuz konfiguratu beharko zenukete web orrian.

Hau jakitea oso garrantzitsua da, zeren eta Apple zaleak zaretenak edo Twitter kontu batera sartzerakoan, orain arte .com edo beste era batera sartu bazarete, hemendik aurrera .eus erabiltzen baduzue, haien estatistiketan .eus domenua erabiltzen dela agertuko zaie, hortaz, beste arrazoi bat haien gailuak edo produktuak euskarara itzultzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.