Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa erraztu eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu cookie politika.Ados | Informazio gehiago

Apple euskaraz

(2017-01-20) AZKEN BERRIAK

Applen enpresan lan egiten duen arduradun batekin kontaktuan nago. Prozesu honetan laguntzen ari da, oso lagungarria izaten ari da, batez ere, Estatu Batuetako (San Francisco) arduradunekin biltzen delako.

Duela hilabete bat, euskarari buruzko txosten bat egiteko esan zidan, zelan egin eta zer informazio mota izan behar zuen adierazi zidan ere. Txostena egiteko, erakunde desberdinei informazioa eskatu diet, informazioa bildu eta gero, arduradun honi txostena bidali nion.

Jakin ezazue, duela gutxi San Franciscon egon dela eta egindako txostena bertoko arduradunei eman diela. Orain, Apple enpresak behar duen guztia aztertu behar du eta erabaki bere sistema eragiletan euskara instalatzea edo ez, euskaraz erabil ahal izateko.

Aurre pausu handia da, zeren eta orain arte ez da puntu honetara heldu, momentuz ez dago ezer erabakita, gainera, erabaki bat izan arte denbora pasa daiteke.

Honi buruzko informazioa gehiago dakidanean berriro dizuet jakinaraziko.

(2016-03-09)

Duela hile batzuk bidali nituela zuen sinadurak Apple enpresari eta oraindik ez dut erantzunik jaso. Duela hile batzuk martxan jarri nintzen berriro erantzun baten bila, emailak bidaltzen eta telefono deiak egiten ere.

Jakin ezazue, Applen lan egiten duen pertsona batekin kontaktuan jarri naizela eta honi buruz ikertzen hasiko dela esan dit. Californiako lankideekin kontaktuan jarriko da eta berriak dituenean jakinaraziko dit. Esan behar dut ere, sinadurak berriro bidali behar izanez gero, beste bide zuzenago bat ezagutzen duela, baina momentuz hau egin baino lehen, epe bat eskatu du, zeren eta gauza hauek bere denbora daramatelako.

(2015-09-07)

Eusko Jaurlaritzak erantzun du, egindako lan guztiagatik zoriondu egin du eta eskutitz formala bidaliko duela Apple enpresari indarrak batzeko.

(2015-08-12)

Gaur zuen sinadurak eta iruzkinak bidali dira.

(2015-08-05)

Duela aste batzuk, instituzio eta erakunde batzuei sinadurekin bat egiteko proposamena bidali nien. Gaur instituzio batetik erantzun didate. Nire proposamena jaso dutela esan didate eta orain erabaki behar dute zer egingo duten.

(2015-08-02)

Sinadurak eta iruzkinak inprimatu dira. Hemen dituzue datu guztiak:

– Sinadura kopuru 27.000.
– Sinaduren orri kopuru guztia 830.
– Iruzkinen orri kopuru guztia 142.
* Bi aldetatik inprimatu dira.

2.424 sinadura momentuz. 2015-07-21
6.351 sinadura momentuz. 2015-07-22
9.267 sinadura momentuz. 2015-07-22 (16:37)
10.271 sinadura momentuz. 2015-07-22 (19:35)
12.270 sinadura momentuz. 2015-07-23 (10:00)
13.500 sinadura momentuz. 2015-07-23 (18:20)
14.077 sinadura momentuz. 2015-07-24 (08:00)
15.000 sinadura momentuz. 2015-07-25 (10:00)
15.416 sinadura momentuz. 2015-07-26 (12:30)
15.682 sinadura momentuz. 2015-07-27 (10:45)
15.902 sinadura momentuz. 2015-07-28 (08:00)
16.000 sinadura momentuz. 2015-07-28 (20:50)
16.194 sinadura momentuz. 2015-07-29 (20:10)
16.320 sinadura momentuz. 2015-07-30 (12:50)
17.579 sinadura momentuz. 2015-07-30 (20:00)
25.000 sinadura momentuz. 2015-07-31 (17:30)
27.001 sinadura lortu dira. 2015-07-31 (00:00)

GEHIEN IRRAKURRIAK

Apple euskaraz

Whatsapp aplikazioa euskaratu nahi duzu?

WhatsApp aplikazioan… non agertzen da Ikurriña?

Libre Office (Windows – Mac OS – Linux)

Dokumentuak, kalkulu orriak, datu baseak… egiteko aplikazioa euskaraz.

Ikusi

AZKEN BERRIAK

2017. urteko estatistikak

Hemen duzue 2017. urteko estatistikak. Orokorrean, emaitzak oso onak izan dira, kontutan izan behar da, web orri hau, ahal denean garatzen dela, hau da, nire denbora librean eta ez dudala diru-laguntzarik ezta babeslerik.

Ikusi

SuEskola Fundazioa

SUESKOLA suteak itzaltzen trebatzeko zentroa da. Teknologia berritzailea erabiltzen da eta benetako suarekin trebatzen ditu ikasleak. Horrek SUESKOLA aitzindari bilakatzen du, bai Euskadin bai estatu osoan.

Ikusi

Euskaraz erabili ahal diren mugikorrak eta tabletak

Gaur arratsaldean merkataritza-gune batean egon naiz, bertan zeuden telefono eta tableta guztiak aztertu ditut banan banan, helburua, jakitea zeintzuk ahal diren euskaraz konfiguratu eta erabili. Denetarik egon da, baina gehienak euskaraz erabili ahal dira.

Ikusi

Kodi

Internetetik bideoak, filmak, telesailak, telebistako programak ikusi nahi badituzue eta gainera euskaraz, Kodi aplikazioari esker, egin daiteke.

Ikusi

2017. urtean zientzia eta teknologia kategorian irabazlea

Iparra.eus - 2013 | 2018 - Euskal Herria (Basque Country)