2023-05-30 AZKEN BERRIAK
Poliki-poliki euskara macos sistemetan ikus dezakegu. Orain zuen mac ordenagailutik, sistema eragile berrietan batez ere, aukera berri bat duzue. Ordenagailuko sistemaren ahotsa euskaraz erabil dezakezue. Testu bat euskaraz idazten baduzue edo kopiatzen baduzue eta ordenagailuak irakurtzeko nahi baduzue, lehenengo eta behin, ordenagailuaren ezarpenetan, sistemaren ahotsa euskara aukeratu behar duzue eta gero autatutako testuan, eskumako botoia sakatuz, aukeratu “Habla” eta jarraian “iniciar locucion” eta autatu duzuen testua ordenagailuak euskaraz irakurriko dizue.
2020-06-20
Mojave sistema eragilea euskaratzen ari naiz nire ordenagailua euskaraz edukitzeko. Aldi berean, sortzen ditudan artxiboak, zuekin partekatu nahi ditut zuek ere euskaraz izan dezazuen. Urrats guztiak ikusteko sakatu hemen.
2020-04-11
Apple enpresak momentuz ez duenez euskaratzen bere sistema eragileak, nire kontu egin dut eta nola egin dudan erakutsi nahi dut, norberak egiteko.
2019-06-09
Nire kabuz itzultzen ari naiz.
2019-05-19
Duela urte batzuk 27.000 sinadura bildu nituen Change.org web orriaren bitartez, harrezkeroztik, arduradun batekin kontaktuan jarri nintzen, txosten bat egin nuen, Eusko Jaurlaritzak eta zenbait leku desberdinetik bildutako informazioaz, arduradun honi bidali nion eta berak Californiara. Eusko Jaurlaritzari aldiz, lortu nuen kontaktuaren informazioa eman nion haiek hobeto bideratzeko gai hau, hau egin eta gero, ez dut berririk jaso, gauzak aldatu dira berriro.
Gai hau alde batera utzi nuen, are gehiago, software librea erabiltzen eta bultzatzen hasi nintzen, baina bitartean, Apple gailuak erabiltzen duten erabiltzaile batzuk, haien artean irakasle batzuk (ikastetxetan iPad-ak erabiltzen dituztenak) edo euskal ikerlari eta kazetari batzuk honi buruz galdetu zidaten ere, ea egoera hau nola zegoen jakin nahirik, haiek lanean Applen produktuak erabiltzen dute eta euskaraz erabili nahi dutela adierazi zidaten.
Hortaz, martxan jarri nintzen berriro. Alde batetik, nire kabuz ikertzen hasi nintzen MacOS sistema eragile bat itzuli nahirik, horretarako orduak pasa eta lortu nuen, emaitza, argazki honetan duzue:
Adibide bat besterik ez da. Beste alde batetik, kontaktuak egiten hasi nintzen ere, orduak ere sartzen eta ikertzen, kasu honetan, AEBetan, eta lortu nituen. Helburua izan da, erakustea euskaratu ahal dela, AEBetan dauden langileei adierazi nien, Apple gailuak, euskaldunok euskaraz erabili nahi ditugula, hainbat gauza gehiago adierazi eta gero, hemen dituzue haien erantzun batzuk:
Argi dago momentuz ez duala argitaratuko itzulpenik, are gehiago, itzultzaile ofizialei bideratuko nuen prozesu hau eta alde batetik ere, Applen baimenaren zain nagoelako. Beraz, egoera berri bat zabaltzen da.
Beste alde batetik, jakin ezazue, Iparra.eus beti defendatu du eta defendatuko du software librea, euskaraz erabili ahal delako batez ere, baina mundu honetan bizi diren erabiltzaileei (software librea) esan behar diet, euskara ere, edozein sistema eragiletan egon behar dela ere. Agian erabiltzaile kopuru bat bakarrik Mac edo iPhone erabili nahi du, beste batzuk Linux bakarrik, beste batzuk Windows bakarrik… eta hori, errespetatu behar da, mundu teknologiko honetan dauden harresiak botatzea lortu behar dugu eta euskara edonora heltzea. Badakit agian baten bat honekin ados ez egotea, batzuk horrela adierazi didate, “zergatik Mac?” eta dinot nik, “zergatik ez?”, nire helburua da, hau da, euskara edonora heltzea eta ez bakarrik leku konkretu batzuetara, zenbat eta aukera gehiago eduki hobeto, horrela, euskaldunok, aukera gehiago edukiko ditugu euskaraz lan egiteko, bizitzeko…
Informazio gehiago lortzen dudanean adieraziko dizuet.
Iparra.eus
(2018-08-04)
Kaixo denoi,
Duela urte batzuk hasi nintzen helburu honekin, denbora asko eta esfortzu handiz, laguntzarik gabe, aurrera pausu handiak lortu ditut.
Denbora honetan, Eusko Jaurlaritzarekin kontaktuan ibili naiz azken berriak adierazten, arazoa hori izan da hain zuzen ere, denbora falta. Dakizuenez, iparra.eus nire denbora librean osatzen dut eta bertan egiten dudan guztia, denbora librea dudanean egiten dut, hortaz, denbora arrazo honengatik, Eusko Jaurlaritzari ardura hau pasatu diot: kontaktuak, datuak, biltzarrak… Hala ere, Applen gailuak eta softwareak erabiltzen aditua naizenez, aholkulari egongo naiz laguntza behar izatekotan.
Nire aldetik, lan hau bukatu da, agurtzeko, eskertu nahi zaituztet hori bai, orain arte jarraitu nauzunei, sinaduretan parte zenutenei eta orain arte hor egon zareten guztioi.
Eskerrik asko denoi,
Xabier Martin
(2017-01-20)
Applen enpresan lan egiten duen arduradun batekin kontaktuan nago. Prozesu honetan laguntzen ari da, oso lagungarria izaten ari da, batez ere, Estatu Batuetako (San Francisco) arduradunekin biltzen delako.
Duela hilabete bat, euskarari buruzko txosten bat egiteko esan zidan, zelan egin eta zer informazio mota izan behar zuen adierazi zidan ere. Txostena egiteko, erakunde desberdinei informazioa eskatu diet, informazioa bildu eta gero, arduradun honi txostena bidali nion.
Jakin ezazue, duela gutxi San Franciscon egon dela eta egindako txostena bertoko arduradunei eman diela. Orain, Apple enpresak behar duen guztia aztertu behar du eta erabaki bere sistema eragiletan euskara instalatzea edo ez, euskaraz erabil ahal izateko.
Aurre pausu handia da, zeren eta orain arte ez da puntu honetara heldu, momentuz ez dago ezer erabakita, gainera, erabaki bat izan arte denbora pasa daiteke.
Honi buruzko informazioa gehiago dakidanean berriro dizuet jakinaraziko.
(2016-03-09)
Duela hile batzuk bidali nituela zuen sinadurak Apple enpresari eta oraindik ez dut erantzunik jaso. Duela hile batzuk martxan jarri nintzen berriro erantzun baten bila, emailak bidaltzen eta telefono deiak egiten ere.
Jakin ezazue, Applen lan egiten duen pertsona batekin kontaktuan jarri naizela eta honi buruz ikertzen hasiko dela esan dit. Californiako lankideekin kontaktuan jarriko da eta berriak dituenean jakinaraziko dit. Esan behar dut ere, sinadurak berriro bidali behar izanez gero, beste bide zuzenago bat ezagutzen duela, baina momentuz hau egin baino lehen, epe bat eskatu du, zeren eta gauza hauek bere denbora daramatelako.
(2015-09-07)
– Eusko Jaurlaritzak erantzun du, egindako lan guztiagatik zoriondu egin du eta eskutitz formala bidaliko duela Apple enpresari indarrak batzeko.
(2015-08-12)
– Gaur zuen sinadurak eta iruzkinak bidali dira.
(2015-08-05)
– Duela aste batzuk, instituzio eta erakunde batzuei sinadurekin bat egiteko proposamena bidali nien. Gaur instituzio batetik erantzun didate. Nire proposamena jaso dutela esan didate eta orain erabaki behar dute zer egingo duten.
(2015-08-02)
Sinadurak eta iruzkinak inprimatu dira. Hemen dituzue datu guztiak:
– Sinadura kopuru 27.000.
– Sinaduren orri kopuru guztia 830.
– Iruzkinen orri kopuru guztia 142.
* Bi aldetatik inprimatu dira.
Euskal Herritik eta beste herrialdetatik sinadurak bildu dira, ikusi nondik sinatu duten ere:
Afghanistan Albania Andorra Arab Emirates Argentina Australia Austria Azerbaijan Barbados  Belgium Bolivia Brazil Cambodia Canada Chile China Colombia Costa Rica Croatia Cuba Czech Republic Denmark Ecuador Eritea Finland France Germany Greece Guatemala Hong Kong Hungary Iceland India Indonesia Irelan Israel Italy Ivory Coast Japan Kenya Malta Meeting Mexico Netherlands New Zealand Nicaragua North Korea Norway Panama Paraguay Peru Poland Portugal Qatar Romania Russia Samoa Singapore Slovakia Spain Sweden Switzerland Thailand Turkey United Kingdom United States Uruguay Venezuela Western Sahara
Paketearen segimendu kodea (gainean sakatu eta gero kopiatu jakiteko non dagoen): CC005485031ES
- 2.424 sinadura momentuz. 2015-07-21
- 6.351 sinadura momentuz. 2015-07-22
- 9.267 sinadura momentuz. 2015-07-22Â (16:37)
- 10.271 sinadura momentuz. 2015-07-22Â (19:35)
- 12.270 sinadura momentuz. 2015-07-23Â (10:00)
- 13.500 sinadura momentuz. 2015-07-23Â (18:20)
- 14.077 sinadura momentuz. 2015-07-24Â (08:00)
- 15.000 sinadura momentuz. 2015-07-25Â (10:00)
- 15.416 sinadura momentuz. 2015-07-26Â (12:30)
- 15.682 sinadura momentuz. 2015-07-27Â (10:45)
- 15.902 sinadura momentuz. 2015-07-28Â (08:00)
- 16.000 sinadura momentuz. 2015-07-28Â (20:50)
- 16.194 sinadura momentuz. 2015-07-29Â (20:10)
- 16.320 sinadura momentuz. 2015-07-30Â (12:50)
- 17.579 sinadura momentuz. 2015-07-30Â (20:00)
- 25.000 sinadura momentuz. 2015-07-31Â (17:30)
- 27.001 sinadura lortu dira. 2015-07-31Â (00:00)
Bejondeizula. Lan ederra, mila esker
Segi aurrera,lortuko arte
Eskerrik asko zure lanagatik….segi aurrera eta jota ke gure hizkuntza salbu egon arte.
Mila esker zure lana eta denboragaitik
Segi aurrera, hau lortuko dugu
Lan bikaina! Nere Mac ordenagailua euskeraz erabiltzeko gutxiago geratzen dela somatzen dut
Zorionak egindako lanagaitik!!!
Mila esker!!!
Eskerrak herri txiki honek zu bezalako jende kementsua duen! Zorionak eta aurrera!!!
Azken berri bat duzue, sartu ikusteko!
Zorionak!
Ikaragarria egindako lana.
Gutxitan ikusi ahal izaten da, sinadura bilketa baten atzean dagoen lan guztia, eta hemen pausuz-pausu erakutsita, ahozabalik utzi nauzu.
Zorionak berriro eta mila esker!
😉
Azken berri bat duzue, sartu ikusteko!
Nik ez dut erosten produktu/zerbitzurik euskaraz ez badago, kalitate eta prezio antzeko alternatiba izanik.
Telefonoei dagokienez, Apple-en alternatiba badugu (Samsung, Sony…). Horregatik nik Samsung bat dut (nahiz eta telefono txinatar merkeagoak egon).
Edozein modutan, horrelako kanpainek kontzientziatzen laguntzen gaituzte. Zorionak!
Milaesker bene benetan saiakeragatik Xabi eta laguntaile guztiei!! hola bai dedioo 😛
Azken berri bat duzue, sartu ikusteko!
Aurrera!! 😉
Azken berri bat duzue, sartu ikusteko!
Kaixo: zelan doa eskaria? Erantzunik?
Kaixo Nestor,
Ez, oraindik ez dut erantzunik jaso, zer edo zer dakidanean jakinaraziko
dut, lasai.
Azken berri bat duzue, sartu ikusteko!
Eskerrik asko egin duzun lan ikaragarriagaitik.
Apple erabiltzaile euskaldun baten partez.
Azken berri bat duzue, sartu ikusteko!
Aupa! Mila esker bihotzez lanarengatik. Berrirk bai?
Eskerrik asko Eneko! Ez… momentuz berririk ez, edukitzekotan jakingo duzu 😉
Azken berri bat duzue, sartu ikusteko!
Azken berri bat duzue, sartu ikusteko!