Zure enpresan, establezimenduan, dendan, jatetxean, kontsultan… zerbitzua edo arreta euskaraz ematen duzu? jendeari jakinarazi nahi duzu?
Eskatzen den bakarra, gutxienez, ematen duzuen zerbitzua euskaraz izatea da, horrela zerbitzu hau guztiz doakoa izango da, gainera web orririk ez baduzue, atal bat sortu daiteke zuek nahi duzuen informazioarekin eta helbide bat izango zenukete, adibidez: www.iparra.eus/zuek aukeratzen duzuen izenarekin: www.iparra.eus/nahi-dudan-izena
Interesatuta bazaudete sakatu hemen kontaktuan jartzeko edo informazio gehiago eskatzeko.
BIZKAIA
- Bilboko Arte Ederren Museoa – (Bilbao)
- Guggenheim Bilbao Museoa – (Bilbao)
- Informazioa berreskuratu – (Bilbao)
- Azpitarte Autoak – (Gizaburuaga)
- Oreka Osteopatia – (Ispaster)
- Dzingua Kirol Ekintzak – (Lekeitio)
- Eko Lur Belar Denda – (Lekeitio)
- Bilka Masajeak – (Markina-Xemein)
GIPUZKOA
- IZT – (Andoain)
- Donostiako Aquariuma – (Donostia)
- Mugaritz Jatetxea – (Errenteria)
- SuEskola – (Ordizia)
LAPURDI
- Orratzetik Hari! – (Lapurdi)
Nola erabiltzen dira zuen datuak
- Iparra.eus-era bidaltzen dituzuen datuak, ez dira salduko edo emango, bakarrik www.iparra.eus/arreta-euskaraz web orrian argitaratuko dira zuen baimena eman eta gero.
- Edozein momentutan ezabatu ahal dira.
- Bidaltzen dituzuen datuak Iparra.eus-ek gordeko ditu, AES 256 bits sistema erabiliz enkriptatuko dira Suitzako zerbitzari batean. Hemen jartzen den informazioa (Arreta euskaraz) kentzea nahi baduzue, iparra.eus web orritik ezabatuko dira eta enkriptatutako artxiboan dagoen informazioa ezabatuko da ere, zuen informazioa guztiz ezabatuko da.
- Zuen informazioa publikoa egiterakoan, behin web orrian jarriz gero, edonor ikus dezake, baina inoiz ez iparra.eus web orritik aldatu edo editatu, bakarrik iparra.eus-ek aldatu edo editatu dezake zuek agindu eta gero.
- Nahi dituzuen datuak bidali ahal dituzue, zuek aukeratuko duzue zeintzuk bidali.
- Edozein motatako datuak, pribatuak izan edo ez, ez dira publikoki egingo zuen baimena jaso arte, behin zure baimena eman eta gero, orduan argitaratuko dira.
- Zuen pribatutasuna eta zuen datuak babestea helburu du iparra.eus-ek, zuen datuekin eta informazioarekin garbi jokatzen.