Auzia Euskaraz

103

Aplikazioak zerbitzu eta aukera hauek eskaintzen ditu:

1) Itzulpen juridikoen kontsulta (333.000 itzulpen
unitate): lexiko juridiko normalizatua eta Justiziako Euskara Batzordeak
adostutakoa (8.000 unitate), epaitegietako idazki-eredu elebidunetako testuak
(35.000 unitate), Estatuko Legeria euskaraz (56.000 unitate), abokatuentzako
formulario elebidunak (10.000 unitate), unibertsitateetako glosario juridikoak
(20.000 unitate), euskarazko epaitza eta epaiak (32.000 unitate)…

2) Auzia Euskaraz
proiektuaren partaide izatea: euskaraz lan egiteko laguntza tresnen instalazioa
arlo juridikoko profesionalen bulegoetan, hizkuntza-zalantza juridikoen gaineko
kontsulta zerbitzua, berripaperak, euskara juridikoan trebatzeko pilulak…

3) EAEko abokatu, prokuradore eta notario euskaldunen
herriz herriko zerrenda.

Deskargatu hemen:

*Gogoratu iPhone edo iPad duzuenontzat:*

Aplikazioak euskaraz konfiguratu nahi badituzue, jokoak euskaraz erabili edo euskaraz nabigatu sakatu hemen.

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU