Avast antibirusa doakoa da eta ia edozein sistema eragiletan instala daiteke. Berez, oso ona dirudi, batez ere, deskargatzeko guztiz doakoa denean, hori bai, oinarrizko bertsioa denean. Ikerketaren arabera (Motherboard eta PC Mag) Avats enpresak erabiltzaileen datuak bildu eta gero eta hirugarren enpresei saltzen zituen, batzuk hauek ziren:
- Google.
- Yelp.
- Microsoft.
- McKinsey.
- Pepsi.
- Sephora.
- Home Depot.
- Condé Nast.
- Intuit.
- …
Bildutako informazioarekin, erabiltzaile bakoitzaren profila sortzeko gai zen, erabileraren arabera, interneten nabigatzerakoan biltzen zen. Erabiltzaileak zer bilatu duen, non, noiz, zein motatako gailutik egin den bilaketa, web orrietan non sakatu den saguarekin… Gainera, Avast-en web orrian oso ondo azalduta dago nola biltzen dituen erabiltzaileen datuak, ikerketa honekin, informazio gehiago lortu da.
Informazio gehiago jakin nahi baduzue sakatu hemen:
- Informazioaren iturria
- Senator Wyden Asks Avast Antivirus Why it Sells Users’ Browsing Data
- Avast web orriaren lege oharra (hemen garbi azaltzen du zer egiten duten erabiltzaileen datuekin).