Badok

0
752
Publizitatea

Aplikazioaren edo jokoaren informazioa

BADOK aplikazioak eskura jartzen dizu euskal musika guztia. Telefonoan edo tabletan euskal musika ezagutu eta entzuteko modurik hoberena da.

Nahi duzun artista, kantu edo diskoa bilatu, eta BADOKek harengana eramango zaitu. Informazioa eman eta entzuteko aukera bideratuko dizu, era erraz batean. Erraz erabili eta erraz banatzeko aukera emango dizu. Dena, dohainik.

BADOKen bidez, euskal musikaren azken kantu, azken disko eta azken bideoen berri izango duzu. Halaber, hainbat euskal diskoren aurrerapen kantuak entzun eta gozatu ahal izango dituzu.

‘Zerrendak’ atalean, musikazale ezagunek musika entzuteko proposamenak egingo dizkizute. Gainera, euskal musikaren geografia osoan esploratu ahal izango duzu, eta bertan diskografiak, biografiak, hitzak eta musika aurkituko duzu.

BERRIA egunkariaren kultur ekarpena da BADOK, euskal musika sustatzeko asmoz sortua. BADOKen bidez euskal musikaren hedapena eta transmisioa bultzatu nahi du BERRIA egunkariak, ahalik eta jende gehienarengana zabalduz.

Ez Dok Amairuren garaitik gaur egunera sortutako euskarazko musika bilatu, ezagutu eta gozatzeko modua emango dizu BADOK aplikazioak.

Musika entzuteko aukerari dagokionez, batzuetan zuzenean eskainiko dizu BADOKek; beste batzuetan, berriz, beste aplikazio batzuetara bideratuko zaitu (Spotify edo Deezer)

Konfiguratu telefonoa edo tableta euskaraz erabiltzeko

Aplikazioak edo jokoak erabiltzerakoan zuzenean euskaraz agertzen ez bazaizkizue konfigurazio txiki bat egin beharko duzue. Batzuetan gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta izan behar dugu aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko, bi aukera dituzue euskaraz erabiltzeko:

1.- Aplikazioaren edo jokoaren hizkuntza aukeratu (instalatu eta gero) jokoa edo aplikazioa aukera ematen bagaitu.

Horrela ez bada:

2.- Telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu. Hemen duzue bi bideo, oso lagungarriak, konfigurazioa lortzeko (YouTube):

Deskargatu hemen:

korrika

Idatzi zure iruzkina edo zalantza

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Jakin ezazu nola prozesatzen diren iruzkin-datuak.