Baduzu

0
87
Publizitatea

Kontsumo-eredu berriak heldu dira gurera. Gero eta garrantzia handiagoa ematen diogu bertakoari, gertukoari, kalitateari kantitateari baino, komunitateari. Selektiboak, irizpidedunak gara; ez gara edozerekin konformatzen.

‘Baduzu’ behar eta ohitura berri horiei erantzuteko erabat doako app-a duzu. Euskaraz kontsumitzea ere bertakoari, gertukoari, berezkoari… garrantzia ematea baita.

Jakizu euskaraz non kontsumitu

Euskal Herriko 4000 establezimendutik gora topatuko dituzu ‘Baduzu’n, beren euskara mailaren arabera sailkatuta. Geolokalizazioari esker, gertuen dituzunak azalduko zaizkizu lehenik.

Esazu euskaraz non kontsumitu

Erregistratu ‘Baduzu’n eta gehitu edo baloratu establezimenduak. Foroan ekarpenak egin eta kontsumitzaile euskaldunak ezagutzeko aukera ere baduzu.

Batzuetan gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta izan behar dugu aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko, hemen duzue bi bideo, oso lagungarriak, konfigurazioa lortzeko (YouTube):

Deskargatu hemen:

korrika

Idatzi zure iruzkina edo zalantza

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Jakin ezazu nola prozesatzen diren iruzkin-datuak.