- PRIBATUTASUNA -    

Linux sistema eragiletan musika entzuteko aplikazioa euskaraz.

Instalazioa

Bi eratara instalatu ahal duzue:

1.- Ubunturen Softwaretik, ezkerreko barran ikur hau topatuko duzue:

Banshee topatu eta instalatu.

2.- Terminala zabaldu eta urrats hauek jarraitu, idatzi:

  • sudo apt-get update
    • Zuen pasahitza eskatuko dizue, gero hau idatzi:
  • sudo apt-get install banshee
    • “b” (bai) sakatu instalatzeko.

Aplikazioa ezabatzeko urratsak:

1.- Ubunturen Softwaretik:

Goiko aldean Instalatuta ikusiko duzue. Hemen instalatuta dituzuen aplikazioak ikusiko dituzue, Banshee bilatu eta kendu sakatu.

2.- Terminaletik:

  • sudo apt-get update
  • sudo apt-get remove banshee

Zelan konfiguratu euskaraz erabiltzeko

Euskaraz erabiltzeko, zuen Linux sistema eragilea (Ubuntu, Linux Mint, Debian, Fedora…) euskaraz konfiguratuta egon behar da. Horretarako, hobespenetan Hizkuntza aukeratzerakoan, euskara zerrendako lehenengoa izan behar da, horrela euskaraz dauden aplikazio guztian automatikoki euskaraz konfiguratuko dira, euskaraz egongo ez balitz, zerrendan duzuen bigarren hizkuntzan konfiguratuko da. Gogora ezazue ordena zuek konfiguratu ahal duzuela. Bideo honetan azaltzen dizuet zelan egin ahal duzue.

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.