Baserriko Abenturak

246

Baserriko Abenturak Android gailuetan erabilgarria den aplikazioa da.
Euskaraz modu atsegin eta dibertigarrian gozatzeko pentsatua dago. Jokoak baserria eta bere ingurunea ditu ardatz eta bertan, zazpi gune aurkituko ditu erabiltzaileak. Bertan, quizz jokoak, irudi eta hitzak erlazionatzeko jolasak, bikoteak bilatu, memoria edota puzzle jolasekin egingo du topo.

Aplikazio honekin haurrek jolasen bidez ikasiko dute eta helduek ere jolasteko interesgarri aurkituko dute.

EZAUGARRIAK

• Hizkuntza: euskara
• 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago.
• Haurren adinari egokitutako marrazki koloredun eta motibagarriekin egina dago.
• Zazpi eremu ezberdin ditu: baserria, baserritarra, baratza, animaliak, tailerra, eraldaketa eta basoa.
• Eremu bakoitzean jolas dibertigarri eta era askotarikoak.
• Denbora kontuan hartuz puntuazio bat lortuko da eta puntuaziorik onenarekin reanking-a egingo da.
• Aplikazio hau haurrek modu errazan erabiltzeko diseinatua izan da.
• Gurasoen kontrolarekin, ustekabeko erosketak saihesteko.
• Android sistema duen edozein gailuetan erabil liteke, tablet zein mugikorretan.
• Hirugarrengoen publizitaterik gabe.
• Doakoa da!

ONURAK

– Kontzentrazioaren gaitasuna garatu.
– Ikusmenaren gaitasuna garatu.
– Koordinazioaren garapena (begia-eskua).

Deskargatu hemen:

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU