iPhone telefonoa erabiltzen duten lagun batzuk ez zekiten gailu mota honetatik beste Applen markako gailu edo ordenagailuetara mezuak dohainik bidali ahal zirela, azaltzen nuen bakoitzean, ezaugarri hau guztiz ezezaguna zen haientzat, ikusita jende asko ez duela ezagutzen tresna mota hau, azalpen orokor bat egingo dut, agian bat baino gehiago oraindik ez daki zelan erabiltzen den eta zer nolako abantailak dituen.
Aplikazioa Messages edo iMessages deitzen da eta edozein iPhone, iPad eta Applen ordenagailuetan instalatuta topa dezakegu. Zure iPhonetik lagun, ezagun, familiar… bati mezu bat bidali nahi izanez gero, idazterakoan, kolore bat agertuko zaizu, berdea edo urdina. Idazten ari zareten mezua kolore berdekoa bada, jasotzaileak agian ez du horrelako gailurik, hau da, iPhone, iPad edo Applen ordenagailurik edo, bai izan ahal du, baina zerbitzu hau aktibatuta ez izatea.
Idazterakoan urdina agertzen bazaizue, Applen gailua eta zerbitzua erabiltzen duela adierazten du. Berdea agertuz gero eta mezua bidaltzen baduzue SMS-a bidaliko da, hau da, SMS-a kobratuko dizue, urdinez, ez. Beste abantaila bat du, mezuak zifratuak bidaltzen direla.
NOLA KONFIGURATU
Zerbitzu hau konfiguratzeko oso erreza da, hemen behean jarri ditudan urratsak jarraitu behar dituzue.