Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa erraztu eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu cookie politika.Ados | Informazio gehiago

Bideo Tutorialak

Sistema eragileak (Windows, Mac OS, Linux), interneteko nabigatzaileak (Firefox, Safari, Google Chrome), aplikazioak (Microsoft Office, Open Office…) euskaraz erabili nahi dituzue? atal honetan bideo tutorialak aurkituko dituzue, bertan erakutsiko dizuet nola egin behar duzuen, behar diren artxiboak ere aurkituko dituzue.

Windows

Windows sistema eragilea euskaraz konfiguratzeko bideo tutorialak. Aukeratu nahi duzuen sistema eragilea euskaraz erabiltzeko.

Linux Mint

Linux Mint sistema eragilea euskaraz konfiguratzeko bideo tutorialak. 

Bideoa ikusi:

Linux Mint euskaraz

Ubuntu

Ubuntu sistema eragilea euskaraz konfiguratzeko bideo tutorialak. 

Bideoa ikusi:

Ubuntu euskaraz

Libre Office

Libre Office euskaraz konfiguratzeko bideo tutorialak. 

Microsoft Office

Microsoft Office euskaraz konfiguratzeko bideo tutorialak. Aukeratu nahi duzuen bertsioa euskaraz erabiltzeko.

Android

Android sistema eragilea instalatua eramaten dituzten gailuak euskaraz konfiguratzeko bideo tutorialak. 

iOS (Apple)

iOS sistema eragilea instalatua eramaten dituzten gailuak euskaraz konfiguratzeko bideo tutorialak. 

Nabigatu euskaraz Google Chrome nabigatzailearekin ezer ez instalatu barik

Hemen duzue bideo tutorial bat non azaltzen dudan zelan nabigatu ahal duzue euskaraz Google Chrome nabigatzailearekin ezer ez instalatu barik era errezean. Aplikazioa ezin da osorik euskaraz erabili, baina nabigazioa euskaraz egin daiteke. Bideoan ikusiko duzue zelan konfiguratu behar den, horrela automatikoki bisitatzen dituzuen webguneak euskaraz badaude, euskaraz agertuko zaizkizue lehenengo.

Konfigurazioa Mac OS sistema eragile batetik egin da, baina konfigurazioa, era antzekoa egin daiteke Windows edo Linux (Ubuntu, Linux Mint…) sistema eragiletan, urratsak antzekoak dira.

Windows 7: Nabigatu euskaraz Firefox eta Google Chrome nabigatzaileak erabiltzen

Windows 7 sistema eragilea, edo antzekoa, erabiltzen baduzu eta euskaraz nabigatu nahi baduzu, hemen azalduko dizut zelan egin behar duzun. Alde batetik Firefox nabigatzailea erabiliko dut eta beste alde batetik Google Chrome, zergatik bi nabigatzaile hauek? gehien erabiltzen direlako.

Firefox euskaraz erabili daiteke osorik, hortaz, ez duzue ezer egin behar euskaraz nabigatzeko, bera bakarrik konfiguratuko da, euskaraz deskargatu nahi baduzue sakatu hemen.

Mac OS euskarazko zuzentzaile ortografikoa

Mac OS sistema eragile guztietarako euskarazko zuzentzaile ortografikoa.

Deskargatu hemen:

GEHIEN IRRAKURRIAK

Apple euskaraz

Whatsapp aplikazioa euskaratu nahi duzu?

WhatsApp aplikazioan… non agertzen da Ikurriña?

Libre Office (Windows – Mac OS – Linux)

Dokumentuak, kalkulu orriak, datu baseak… egiteko aplikazioa euskaraz.

Ikusi

AZKEN BERRIAK

2017. urteko estatistikak

Hemen duzue 2017. urteko estatistikak. Orokorrean, emaitzak oso onak izan dira, kontutan izan behar da, web orri hau, ahal denean garatzen dela, hau da, nire denbora librean eta ez dudala diru-laguntzarik ezta babeslerik.

Ikusi

SuEskola Fundazioa

SUESKOLA suteak itzaltzen trebatzeko zentroa da. Teknologia berritzailea erabiltzen da eta benetako suarekin trebatzen ditu ikasleak. Horrek SUESKOLA aitzindari bilakatzen du, bai Euskadin bai estatu osoan.

Ikusi

Euskaraz erabili ahal diren mugikorrak eta tabletak

Gaur arratsaldean merkataritza-gune batean egon naiz, bertan zeuden telefono eta tableta guztiak aztertu ditut banan banan, helburua, jakitea zeintzuk ahal diren euskaraz konfiguratu eta erabili. Denetarik egon da, baina gehienak euskaraz erabili ahal dira.

Ikusi

Kodi

Internetetik bideoak, filmak, telesailak, telebistako programak ikusi nahi badituzue eta gainera euskaraz, Kodi aplikazioari esker, egin daiteke.

Ikusi

2017. urtean zientzia eta teknologia kategorian irabazlea

Iparra.eus - 2013 | 2018 - Euskal Herria (Basque Country)