- PRIBATUTASUNA -    

Aurreko artikuluan, Facebooken “gustuko dut” botoiaren gainean sakatzerakoan, gure ordenagailuetan, artxibo bat instalatzen zaigula azaldu nuen, cookie bat hain zuzen ere. Ezabatzen ez dugun bitartean, Facebook enpresari, zenbait datu bidaliko dizkiogu interneten ari garen bitartean.

Arazoa ez da Facebook enpresarena bakarrik, oxala, Interneten bisitatzen ditugun ia webgune guztiak, horrelako cookiak instalatzen dira gure ordenagailuetan zein sakelako telefonoetan edo tabletetan, horregatik, horrelako enpresek asko dakite “gutaz” (Facebook, Twitter, Instagram, Amazon, YouTube…).

Galdera da, non instalatzen dira artxibo horiek? ezabatu al dira? erantzuna baiezkoa da, bai. Alde batetik, gure web-nabigatzailea era oso zorrotzean konfiguratu dezakegu, gure ordenagailuan inolako cookirik ez instalatzeko, hobespenetan, “cookie guztiak blokeatu” aukeratu eta listo. Hori egitean, kontuan izan web gune batzuetan arazoak izango dituzuela, adibidez, banku-webguneetan. Cookie guztiak blokeatuta badituzue, bankuek edo beste web batzuek hala detektatzen badute, sarbidea blokeatuko dizue cookieak blokeatuta dituzuelako.

Beraz, zorrotza ez den aukera aukeratu behar duzue, “cookie guztiak baimendu” ez, erdikoa edo gomendatuta jartzen duen lekuan.

Nire gomendioa da, web-nabigatzailea ixterakoan, cookie guztiak ezabatzea da. Web-nabigatzaile batzuk aukera hori ematen dute, beste batzuk aldiz, ez, hortaz, eskuz egin behar da. Egia da aplikazio asko daudela horrelako gauzak egiten dituztenak, egia esan, ez nintzateke asko fidatuko, hoberena, eskuz egitea da.

Bideo hauetan erakutsiko dizuet nola egin behar duzuen. Web-nabigatzaileak hauek dira:

  • Firefox.
  • Google Chrome.
  • Brave.
  • Safari.

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.