Google hitza esaten dugun bakoitzean gauza bakarra etor daiteke burura: “Google bilatzailea”. Google ez da bilatzaile hutsa, konturatu gabe, egunero erabiltzen ditugu enpresa horren aplikazio batzuk (Google Chrome, Google maps, YouTube, Google Drive, Chrome OS…) zerrenda oso luzea, eta, gainera, hori guztia “ordaindu gabe”.
Android motatako sakelako telefonoa edo tableta erabiltzen baduzue, erabiltzeko edo aplikazioak deskargatzeko, derrigorrez, Gmail kontu bat edukitzea eskatzen digu Googlek. Google Chrome web-nabigatzailea instalatzen badugu, beste edozein aplikazioetan gertatzen den moduan, “Baldintzak” irakurtzeko aukera eskaintzen digu Googlek. Badakigu zer den hau, letra txikia, orokorrean irakurtzen ez dugun testu luze-luze hori. Gaur goizean testu luze hau irakurri dut eta nahiko harrituta geratu naiz zer nolako datuak ematen zaion Google enpresari bere zerbitzu guztiak erabiltzen ditugunean, horregatik, irakurtzea gomendatzen dizuet. Alternatiba asko daude Google alde batera usteko:
- DuckDuckGo (Bilatzailea).
- Brave (Web-nabigatzailea).
- ProtonDrive (Zerbitzu zifratua).
- ProtonMail (Zerbitzu zifratua).
- ProtonVPN (Zerbitzu zifratua).
- ProtonCalendar (Zerbitzu zifratua).
Googlen pribatutasun baldintzak irakurtzeko sakatu hemen edo https://policies.google.com/privacy?hl=eu