- PRIBATUTASUNA -    

Drupal (Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan: xede anitzeko CMS (Edukiak kudeatzeko sistema) modular bat da, erraz konfiguratzen dena artikuluak, irudiak edo bestelako fitxategiak argitaratzeko edo zenbait zerbitzu sortzeko: foroak, inkestak, botazioak, blogak, erabiltzaileen kudeaketa eta baimenak.

Drupal sistema dinamiko bat da: haren edukiak artxibo estatikoetan forma finkoan zerbitzariaren fitxategi-sisteman biltegiratu ordez, orrien eduki testuala eta beste konfigurazio batzuk datu-base batean biltegiratzen dute eta Web ingurune bat erabiliz editatzen dira.

Programa librea da, GNU/GPL lizentziaduna, PHP-an idatzia, erabiltzaile-komunitate aktibo batek garatua eta mantendua. Nabarmentzen da bere kodearen eta orri sortuen kalitateagatik, webeko estandarren errespetuagatik, eta enfasi berezi bat sistema osoaren erabilgarritasunean eta trinkotasunean.

Drupalen diseinua bereziki egokia da komunitateak Interneten eraikitzeko eta kudeatzeko. Hala ere, haren malgutasun, moldagarritasun, eta modulu gehigarrien kopuru handiari esker web gune mota desberdin asko egiteko ere egokia da.

Deskargatu hemen: Drupal

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.