Egan

0
237

1970ean Xabier Saldiasek (ahotsa eta gitarra), Jose Luis eta Alberto Frantzesena anaiek (teklatuak eta bateria, hurrenez hurren) eta Iñaki Arenasek (baxua) ikasketak utzi eta EGAN sortu genuen.

Taldea Euskal Herriko txokoetan euskaraz dantzan aritzeko aukera emateko sortu genuen batez ere, hona etortzen ziren taldeak talde espainiarrak ziren eta, erdal kutsuarekin, eta guk bestelako zerbaiten premia zegoela ikusi genuenez, horretan hasi ginen.

Berehala hasi zen hedatzen gure nahia herri guztietara, egun batean hara, bestean horra, lau egun honetan ba bost ondokoan,…

Aitzindariak izan ginela esan genezake, ordu arte txistua eta trikitixa bakarrik ziren euskaldunak, eta gu gitarra, teklatu eta bateriarekin beste erromeria mota bat jorratzen hasi ginen; rocka, baltsak, rantxerak,… denetik jotzen hasi ginen, eta hala jarraitzen dugu.

46 urtez ibili gara herriz herri eta esperimentuarekin asmatu genuela esan genezake, festetan ezinbestekoa bihurtu baita gure estiloko talde bat.

Taldearen webgunea

Diskoak entzun edo erosi hemendik:



 

ORAIN IDATZI