Adi: Lehenengo eta behin, gogoratu macOS sistema eragilearen babes sistema desaktibatu behar duzula, ez baduzu egin, sakatu hemen eta jarraibideak jarraitu (LEHENENGO URRATSA jartzen duen lekuan), gero sakatu beheko aldean, euskaraz konfiguratu nahi dituzuen aplikazioak.
Hemen duzue Egutegia (Calendar) aplikazioa euskaraz erabiltzeko jarraibideak eta behar duzuen materiala. Edozein motatako zalantzak edukiz gero, jar zaitezke nirekin kontaktuan.
Materiala “zip” motatako artxibo bat da, bertan dagoen karpeta “eu.lprog” izena du. Karpeta hori, dagoen moduan, leku batean kopiatu behar duzue, dagoen moduan.
- Deskargatu artxiboa
- Fitxategiaren hash kodea (SHA256): B4B671A3B08046D4CF32409F00D2643221CC66A8E04600313093C1341D57B481
Nola instalatu:
- Deskonprimatu deskargatutako artxiboa.
- Sakatu “Aplicaciones”.
- Sakatu “Calendario” edo “Calendar”.
- Gainean, eskumako botoiari sakatu.
- Sakatu “Mostrar contenido del paquete”.
6. Sakatu “Contents”
6. Sakatu “Resources”.
7. Itsatsi deskronprimatutako artxiboa (pasahitza eskatuko dizue – administratzailearen pasahitza).
Ez ahaztu gauza bat, zuen ordenagailua horrela konfiguratuta egon behar da:
- “Preferencias del sistema”.
- “Idioma y Region”.
- Lehenengo euskara jarri eta gero menperatzen duzuen beste hizkuntza bat.
Hemendik aurrera Egutegi aplikazioa euskaraz erabiltzeko aukera edukiko duzue.