eLiburutegia

0
121

eLiburutegia app-a Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen irakurketa aplikazioa da. Eusko Jaurlaritzak sortu du sareko liburutegien erabiltzaileei Internet bidezko eduki digitalen irakurketa errazteko. Aplikazio horren bidez, sareko liburutegietako erabiltzaileek, liburu digitalen mailegu zerbitzuko 10.000 izenburu baino gehiago dituzte eskuragarri, egunean hogeita lau orduz asteko zazpi egunetan. Online irakurri ahal izango duzu, eta eLiburutegiatik liburuak deskargatu aplikazio horretan irakurtzeko, Interneterako konexiorik gabe.

• Irakurketa formatua, letra mota eta tamaina, eta pantailaren hondoa aldatu daitezke. Distira doitu daiteke (gaueko irakurketa funtzionaltasuna barne), lerroartea aldatu, testuak azpimarratu eta oharrak idatzi.
• Gailu ezberdinetan irakurketa puntua sinkronizatzen du.
• Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko erabiltzailea izatea nahitaezkoa da aplikazio erabiltzeko.
• Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eskuragarri dago.

Deskargatu hemen:

*Gogoratu iPhone edo iPad duzuenontzat:*

Aplikazioak euskaraz konfiguratu nahi badituzue, jokoak euskaraz erabili edo euskaraz nabigatu sakatu hemen.

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU

ORAIN IDATZI