Energia Hiztegia

0
100
Publizitatea

Energiaren Hiztegi Entziklopedikoaren aplikazioa Elhuyarrek EVE/EEErentzat egindako lana da. Hiztegi entziklopediko horretan energiaren alorrarekin lotutako hainbat kontzeptu bildu dira. Teknikari, profesional eta adituentzako kontsulta-lan izateaz gain, publiko zabalago bati begira ere jarri nahi izan dugu, jarduera eta gizarte-esparru askotatik eskatzen delako energiaren munduari buruzko informazioa; besteak beste, hezkuntza eta komunikabideetatik.

Hiztegian 1.163 kontzeptu daude, definiziodunak denak ere, 136 artikulu entziklopediko eta 306 irudi. Aplikazio honetan kontsultak egiteko hitzak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez edo latinez idatz daitezke. Kontsultaren emaitzak sartutako hitzaren euskarazko definizioa bueltatzen du, eta hitz horren ordainak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez ematen ditu. Gainera, alorraren arabera bila daitezke terminoak, eta sarrera diren terminoetarako loturak daude definizioaren testuan.

2000. urtean argitaratu zen lehen aldiz liburu-formatuan, 2002. urtetik Interneten kontsulta zitekeen eta 2013an egin diren eguneraketa- eta osaketa-lanak egin ondoren, mugikorretarako aplikazioa garatu da. Hiztegi honen edukia lantzen hainbat adituk hartu dute parte: unibertsitate-irakasleak, enpresetako profesionalak, EVE/EEEko teknikariak, etab.

Deskargatu hemen:

korrika

 

ORAIN IDATZI

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.