Esaera Zaharrak

227

Euskera ikastea eta dohain jolastea posible da Esaera Zaharrak jokoarekin. Esaera Zaharrak esaera zaharrak ikasteko jolas dibertigarria eta hezitzailea da. Euskal hizkuntza modu entretenigarriago eta errazago batean ikasi nahi duten hasiberrientzat zein euren ezagutza praktikan jarri nahi duten euskaldun zaharrentzat dago egina.

Esaera Zaharrak-ekin euskara ikastea inoiz baino errazagoa eta dibertigarriagoa da, zure hizkuntza-maila edozein dela ere: oinarrizko maila baduzu edo EGA prestatzen ari bazara Esaera Zaharrak jokoak euskera ikasten lagunduko dizu.

Nola jolastu? Erraza da, nahasitako hitzak orden egokian jarri behar dituzu.

Hitza orden desegokian jarriz gero, denbora murriztuko zaizu.
Esaera amaitzean, lortutako denboraren eta akats kopuruaren araberako nota izango duzu.
Zure gaitasuna beste erabiltzaile batzuekin alderatu ahalko duzu “jokalari anitz” aukerarekin edo Game Center-ko lagunekin.

Euskera ikasten ari zara eta zure gaitasunak hobetu nahi dituzu? Esaera Zaharrak jolasak Euskal Herriko folklore eta balio herrikoien ikuspegia emango dizu, hiztegi eta gramatika ikasten dituzun bitartean.

Euskaldun peto-petoa zara? Erakutsi dakizun guztia “lehiaketa” aukeran Game Center bitartez.

Esaera zaharra hezitzaileek diseinatu dute, ikasleek euskera ikasten dituzten erronka nagusiak gainditu ditzaten helburuarekin. 100 esaera zahar baino gehiagorekin, Esaera Zaharrak hasiberrientzat zein euskaldun zaharrentzat erronkak aurkezten ditu.

Zure euskal ezagutza herrikoia frogatu nahi duzu?

Jolas ezazu banaka, lagunen aurka edota beste erabiltzaile batzuen aurka munduko edozein txokotatik. Ikasi ezazu euskera dohain jolasten duzun bitartean. Euskal esaerak eta atsotitzak ikasteko jolas dibertigarriena!

masterKey games eta www.masterkeyenglish.com – eko hezitzaileek diseinatuta.

Deskargatu hemen:

*Gogoratu iPhone edo iPad duzuenontzat:*

Aplikazioak euskaraz konfiguratu nahi badituzue, jokoak euskaraz erabili edo euskaraz nabigatu sakatu hemen.

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU