Euskal Herriko geografia

0
246

Gai beraren inguruan, geografiaren inguruan, joko ezberdinak biltzen dituen APPa da GEOS. APP honetan geografia modu dibertigarrian ikastea ahalbidetuko diguten jokoak aurkituko ditugu.Lehendabizi erabiltzaileak munduko geografia edo Euskal Herrikoa hautatu beharko du eta ondoren joko mota eta gai ezberdinak edukiko ditu aukeran.

Joko mota ezberdin ugari dauzka erabiltzaileak eta hauetan zailtasuna zein gaia aukeratu ditzake. Modu honetara geografia atalka ikastea ahalbidetzen delarik. Bestalde motibazio tresna izan daitekeen puntuazioa ere gorde dezake erabiltzaileak.

Deskargatu hemen:

*Gogoratu iPhone edo iPad duzuenontzat:*

Aplikazioak euskaraz konfiguratu nahi badituzue, jokoak euskaraz erabili edo euskaraz nabigatu sakatu hemen.

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU

ORAIN IDATZI