Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa erraztu eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu cookie politika.Ados | Informazio gehiago

121 Krew

Euskal rap eszenaren talde beteranoenetakoa da 121 Krew. Barakaldo (Bizkaia) eta Bilbokoak dira taldekideak: Endika Lahaine (MC), Lamá (MC), Hawa (beatmakerra), Rufoh (beatboxerra, MC), Maisha (MC, beatmakerra) eta David Nanclares (gitarrista, beatmakerra).

Diskoak entzun edo erosi hemen:

2 Kate

Mikel Kazalisek (Anestesia, Negu Gorriak, Kuraia, Matxura…) eta Izaskun Forcadak (Naun) sortu zuten 2 Kate, ordenagailu bidez eta programazioetan oinarriturik rock industrialaren, thrasharen, musika elektronikoaren edota hardcorearen eraginak zituzten kantuak egiteko. Bi disko argitaratu zituen bikoteak Esan Ozenki diskoetxearekin. Zuzenekoetan, gitarra eta ahotsaz gain, bestelako baliabideak erabiltzen zituzten: koreografiak, bideo-proiekzioak… Gerora, Kuraia eta Matxura taldeetan aritu da Kazalis.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

22m2

Amaiur plaza taldean aritu zen Naroa Gaintza kantari, 2003tik 2010era bitartean. Kantuan erakusten zuen kemenarengatik egin zen ezagun, eta zuzenean erakusten zuen jarrera indartsuarengatik. Geroztik, hainbat proiektutan hartu du parte (Sokaide, Izerdi Gorria), eta hainbat musikarirekin kolaboratu du (Gose, Fermin Muguruza, Mandoilek…). 22M2 (HogeitaBiMetroKoadro) izenpean, bere bakarkako lehen diskoa grabatu du, Karratura.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

2princesesbarbudes

2princesesbarbudes bikoteak jostailu-tresnekin lan egiten du, apo bizargabea lagun. Oraingo honetan, baina, hotsak areagotu eta musika konponketa batzuekin eta gure garaiko, aspaldiko, tropiko aldeko nahiz ekialdeko erritmoekin, aberastu dute ikuskizuna.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

4 Itzal

Etzakit desegin ostean, soinu txikia alde batera utzi eta gitarra elektrikoa hartu zuen Xabi Solanok. 4 Itzal rock taldea osatu zuen Kashbad, Larrua Truk eta Utikan taldeetan, besteak beste, aritutako musikariekin. Ondoren Gorka Sesmak (Kashbad) hartu zuen Haritz Harreguyren tokia. Bizialdi laburra izan zuen laukoteak, baina hala ere bi disko grabatu zituen. Ondoren, The Solanos sortu zuen Solanok, eta 2007. urteaz geroztik Esne Beltza gidatzen du.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Ados

Hemendik At! taldea desegin ondoren Ados sortu zuten Stella Berzalek eta Edurne Arizuk. Disko bakarra grabatu zuten, eta bertan ukitu etnikoko hip hop eta dance musika landu zuten, beste hizkuntza (arabiera, portugesa…) eta tresna batzuk (djembea…) hartuta. Iker Sadabak ekoitzi zuen Adosen diskoa. Halaber, Iluna Bar taldean aritu ziren bi kantariak, eta Itxaroten (Kuma) diskoa grabatu zuten, pop-rock ildoan.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Aguxtin Alkhat

Sei kantuz osaturiko disko batek eman du ezagutzera Aguxtin Alkhat kantari behenafarra. Bakarlari gisa hasi aurretik, Inahala folk taldeko partaidea izan zen, zeinarekin plazaz plaza aritu zen. Ondoren etorri zen Usopop jaialdian parte hartzeko antolatzaileen gonbita, eta haren haritik disko bat grabatzeko proposamena. Ihes egin diskoan folk aireak gorde ditu Alkhatek, baina elektrizitatea txertatu die Willis Drummond taldeko zenbait kideren laguntzaz.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Aintzina

Aintzina taldea egitasmo garbi batekin sortu zen euskal musika tradizionalaren esparruan: jendeari ezagutaraztea inoiz grabatu gabeko aspaldiko bitxikeria batzuk, aintzinako abesti narratiboak eta era berean instrumental berriak jo doinu herrikoietan oinarrituz. Eskarmentu handiko lau musikariek osatzen dute taldea: Alan Griffin (Alboka), Juanjo Otxandorena (Alboka, Oreka TX, Izotz), Arkaitz Miner (Arrabots, Ruper Ordorika, Tapia eta Leturia) eta Zigor Sagarna (Laket).

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Akauzazte

Azkoitiko Mataideixe gune autogestionatuan sortutako taldea da Akauzazte. Hainbat kide igaro dira taldetik (Oier Etxeberria, Baxi Ubeda…), baina Iker Arrazolak, Joxe Larrañagak eta Roge Astigarragak osatzen dute bizkarrezurra. Akauzazteren musikak primitibismoarekin, soinu industrialarekin eta inprobisazioarekin ditu loturak. Xabier Erkizia musikariaren hitzetan, “musika herrikoiaren itzaletan dantzan, rock musikarekin larrutan eta abangoardiari beldurrik gabe parez pare begiratuz” jarduten du Akauzaztek.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Akelarre

Euskal Herriko plaza talderik arrakastatsuena izan da Akelarre, Egan-ekin batera. 33 urteko ibilbidea egin zuen, herriz herri jaietako gauak alaitzen, euskara hutsezko emanaldiak eskaintzen eta kantu gogoangarriak sortzen. Hamabost disko argitaratu zituen, eta abeslari eta musikari ezagun ugari igaro ziren taldetik: Anje Duhalde, Jose Alberto Batiz, Pako Diaz, Aitor Amezaga, Jexuxmai Lopetegi… 2005ean egin zuen azken emanaldia, Hernanin, eta 2009an zenbait kontzertu emateko itzuli zen.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Alaitz eta Maider

Alaitz Telletxeak eta Maider Zabalegik osaturiko bikotea plazarik plaza ibili zen 90eko hamarkadaren azken urteetan. Garai hartan, trikitixa osagarri nagusi zuten pop taldeek hartu zuten lehen berbena taldeek izan zuten lekua. Maixa ta Ixiar, Gozategi, Etzakit eta beste talde batzuekin batera, triki-pop delako joera gorpuztu zuten Alaitz eta Maiderrek. Haien zenbait kantu, “Txanpon baten truke” edota “Amets bat”, Euskal Herriko taberna eta plazetan gehien dantzatu direnetako batzuk izan dira.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Alboka

Izen handiko musikariek sortua (Txomin Artola, Alan Griffin, Joxan Goikoetxea, Josean Martin Zarko…), euskal folk musikaren “super taldetzat” jo dezakegu Alboka. Euskal Herritik kanpora gehien aritu diren taldeetako bat izanik, Europako izen handiko jaialdietan jo du, eta bertako musikari entzutetsuekin gauzatu ditu elkarlanak. Kaleratutako lau diskoetan herri musika ulertzeko modu akustiko, fin eta berritzailea erakutsi du.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Alos Quartet

Alos Quartetek 1999an ematen ditu lehen pausoak. Musika klasiko naiz modernoan esperientzi zabaleko musikariek osatzen dute. Orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain, taldekideak folk talde ezberdinetako partaide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi) eta baita Euskal Herriko hainbat musika proiektutako ohiko kolaboratzaile ere.Taldearen errepertorio zabalak, harizko laukoteko formatutik abiatuta, gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz, estilo ezberdinen uretan aurreiritzirik gabe eta naturaltasunez murgilduz.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Altxatu

Ibai Osinagak, Julen Abaurreak eta Iker Arizek osatzen dute Altxatu. Oso talde gaztea da, 12-13 urte baitzituzten taldekideek elkarrekin jotzen hasi zirenean, 2011. urtean. 80ko hamarkadako punk-rock taldeak (Hertzainak, Kortatu, The Clash…) eta AEBeko hardcore melodikokoak (Rancid, Green Day…) dituzte erreferentzia Irunberriko hiru taldekideek. Bi disko grabatu dituzte.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Ama Say

Ortuellan (Bizkaia) sortutako taldea da Ama Say. AEBetako rock talde alternatibo garaikideen soinu distortsioa eta melodiarako sena jorratu zuen, euskara eta ingelesa nahasiz erreferentzia literarioz jositako hitzetan. Bi disko eta zuzenean grabaturiko CD txiki bat argitaratu zituen Esan Ozenki diskoetxearekin, eta 1995ean banandu zen. Taldekideetako batzuek Zein? sortu zuten berehala, baina 2008an Ama Say itzuli zen eta beste disko bat grabatu zuen. 2012an berriz esan zuen agur.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Amaia Riouspeyrous

Bederatzi urterekin Euskal Herriko Haur Kantu Txapelketan parte hartu zuenetik, kantagintzan bidea egin du Amaia Riouspeyrousek. Hamasei urterekin ETBko Izar gazte bila saioan esku hartu zuen. 2008an France Bleu irratiak, Agorila diskoetxeak eta Baionako Luna Negra kabaretak artista berrientzat antolatutako Tremplin lehiaketa irabazi zuen eta horrek grabaketak egiteko ateak zabaldu zizkion. Behenafarrak bi disko argitaratu ditu, Har ezazu (Agorila, 2009) eta Milaka (Agorila, 2013).

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Amaia Zubiria

Euskal folk “berriak” emandako emakumezko abeslaririk garrantzitsuena. Haizea talde aitzindariko kantariak, 30 urteko ibilbidean, bakarkako lanak eta beste musikariekin osatutako egitasmoak tartekatu ditu. Kantaera dotore eta sakonaren jabe izanik, ez da harritzekoa haren ahotsa hainbat film eta beste hainbat euskal artistaren diskoetan entzutea.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Anai arrebak

Iñaki eta Marga Altolagirre anai-arrebak dira Pasai-Donibaneko talde honetako buruak, eta gainerako partaideen artean Jousilouli, Naiz Roxa eta Trigger Travis taldeetan aritutako musikariak daude, besteak beste. Dantzarako rock musika egiten du Anai Arrebak-ek, funk, techno eta punk ukituekin osatua.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Anari

Azkoitian (Gipuzkoan) jaio zen 1970ean. 1997an hasi zen musika munduan; 5 bakarkako disko egin ditu oraingoz eta bat Petti musikari nafarrarekin elkarlanean. Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak daude bakarlari honen lanean eta kritika ezin hobeak jaso ditu, PJ Harvey (zenbait girotan la PJ Harvey vasca deitu diote), Cat Power edo Nick Cave-ekin alderaketak bilatuz.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Andoni Arcilla

Urri dira gisa honetako lanak euskal jazzean, horrelakorik baldin badago. Andoni Arcilla antzeko proiektu batetan ikusia ginen lehendik, baina Hilkorra ez banintz guztiz bestelako istorioa da: egungo euskal poeten (Koldo Izagirre, Hedoi Etxarte, Anjel Erro, Itxaro Borda…) lanen egokitzapen sorta da, egungo jazzaren testuingurura bildurik, gogoetazkoa baino zirraragarriagoa, auto-atseginezkoa baino erronka jotzaileagoa. Horratx egokiro gainditutako erronka. 

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Aneika Ara

Bizkaieraz, “hamaika era” esan nahi du taldearen izenak. Halakoa baita, rockaren barruan, Zigor Iturbek (gitarra eta ahotsa), Argibel Eubak (bateria) eta Alex Lopezek (baxua) sortzen duten musika, ertz askotarikoa, tentsioduna, gihartsua, biluzia, apaingarririk gabekoa eta 90eko hamarkadako slowcore taldeen oroitarazlea zenbaitetan. Argibel Eubak Kepa Junkeraren zenbait diskotan hartu du parte.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Anestesia

Mikel Kazalisek gidaturik, Zarauzko (Gipuzkoa) laukoteak thrasha eta hardcorea euskaraz lantzeko aurreiritziak apurtu eta doinu gogorrenei salaketa eta hitz kritikoak erantsi dizkie. Moda guztiei uko eginez, bere bideari jarraitu dio Anestesiak, eta talde askorentzat eredu bihurtu da horregatik. Anestesiako jarduera beste zenbait proiektutan parte hartzearekin bateragarri egin du Kazalisek: Negu Gorriak, 2 Kate, Kuraia, Matxura…

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Anje Duhalde

Anje Duhaldek euskal rockaren hastapenetan parte hartu zuen, Errobi talde mitikoa sortu baitzuen 70eko hamarkadan Mixel Ducau gitarristarekin. Akelarre plaza taldean zenbait urte igaro ostean, bakarkako ibilbide emankorra hasi zuen. AEBetako folk, blues eta rock doinuak eta euskal tradizioa uztartu izan ditu Duhaldek, baita Georges Brassens kantari frantziarraren ondarea berraztertu ere. Hizkuntzarekin eta herriarekin engaiaturiko kantaria da Duhalde, eta horrek zentsura arazoak ekarri dizkio zenbaitetan. 

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Ankenai

Abestien musika eta letrak ANKENAI k sortu ditu, José Luis Canal en konpoketa musikal eta produkzio artistikoarekin. Blas Fernández (bateria), Roberto Caballero (baxu eta kontrabaxua), Jose Luis Canal (pianoa), Raul Vera (Gitarra) eta Abraham de Roman (saxoa), musikariek berarekin jo dute. Baita ere, Joanes Atxak (ahotsa Nere herrian) eta Maider, Amaia, Karla, Inhar eta Adrián ek (koroa Amonan) parte hartu dute. 

Web orria ikusi.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Anne Etchegoyen

Anne Etxegoien —frantses grafiaz Anne Etchegoyen— (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1980) Euskal Herriko abeslari bat da, euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta gaskoiz kantatzen duena. Lau disko atera ditu: bi bakarlaritzat, eta beste bi Aizkoa gizonezko koruarekin. Frantzian arrakasta handia izan du Le Chœur du Village («herriko abesbatza») telebista saioan aritu eta gero, non beste talde batzuekin abestu zuen saioaren 6 ataletan. 2012an eman zuen saioa France 3 telebista kateak.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Anticontinente

Kerobia taldeko kide berak dira, baina ez dira Kerobia: Anticontinente deitu dio bere proiektu berriari Xabi Fernandez Bandini abeslari eta gitarra jotzaileak, Mikel Zorrilla bateria jotzaileak, Mikel Isaba teklatu jotzaileak, eta Alberto Isaba baxu jotzaileak osatutako laukoteak. Bandinik dioenez, ordea, ezinezkoa da hutsetik hastea. «13 urte eman ditugu Kerobiarekin, eta markatuta genuen ildo bat, eta orain ez dugu hutsetik hasi nahi, baina oinarri berri bat jartzen saiatu gara».

Web oria ikusi

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Antton

Elorrioko Lor taldearen errautsetatik sortu da Antton. Abeslariaren izena hartu badute ere, talde egitasmoa da. Antton Uriarte da taldeko kantaria eta berben egilea, Lor taldeko Lander Irazola gitarrista eta ahotsa, Rami Unzeta bateria jotzailea, Mikel Nuñez teklatu jotzailea eta Txaber San Pedro baxu jotzailea. Uriarteren ahots sakona Lor taldeko kide ohien rock astinduekin uztartuz, power pop doinuak gailentzen dira taldean. 


Diskoak entzun edo erosi hemen:

Antton Aranburu

Gasteizen finkaturiko kantu egile bizkaitarra da Antton Aranburu. Gangarrak eta Ezak Etsi taldeetan aritu ostean, bakarka abesteari ekin zion eta, Juanma Gereñu gitarristaren babesarekin, dagoeneko bi disko argitaratu ditu: Goraka eta Bizirik. Raul Vera (gitarra elektrikoa), Iker Uriarte (bateria), Asier Yarza (baxua) eta Josu Jungitu (teklatuak, koruak) ditu zuzeneko taldekide.

Web orria ikusi.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Berri Txarrak

BERRI TXARRAK rock hirukoa Nafarroako Lekunberrin sortu zen 1994an. Ordutik zortzi disko, bilduma-lan bat eta dokumental bat argitaratuak ditu, ale bakoitzean jarrera eta garapen geldiezina erakutsiaz. Izaera honek zailduta, taldea gauza izan da bi hamarkadatan zehar bere entzulego zabala ezustean harrapatu eta eten gabe bide berriak irekitzeko, erosotasun artistikotik ihesi.

Web oria ikusi

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Bide Ertzean

Deabruak Teilatuetan taldearen geldialdia baliatu zuten Imanol eta Joni Ubedak Bide Ertzean sortzeko Karlos Aranzegi bateria jotzailearekin. Gerora Fran Iturbe eta Joserra Senperena batu ziren taldera. Bederatzi disko argitaratu ditu Bide Ertzeanek, horietako bat Jose Luis Otamendi poetaren olerkiez osatuta. Halaber, memoria historikoari buruzko bi disko egin ditu: ‘Non dira’ —1936ko gerraren inguruan— eta ’77′ —trantsizioko garaiaz—. Azken disko horretan hasierako hirukote formatura itzuli da taldea. 

Web orria ikusi.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Dut

Hardcoretik pauso bat harago joanda, Hondarribiko (Gipuzkoa) talde honek gureganatu egin zituen AEBetako undergroundean erreferente ziren talde batzuk; bere kutsua eman zion, eta gurean ezohikoa zen intentsitatea landu zuen. Boskotea zela disko fresko bat kaleratu zuen, baina hirukote bihurtuta iluntasun eta emaitza ikaragarriagoak lortu zituen. Bakarkako hiru disko grabatzeaz gain, Fermin Muguruza lagundu zuen Ireki ateak diskoan (Esan Ozenki, 1997). Hainbat urtez zuzenean jo gabe igaro ondoren, taldeak 2008an iragarri zuen behin betiko agurra.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Egan

1970ean Xabier Saldiasek (ahotsa eta gitarra), Jose Luis eta Alberto Frantzesena anaiek (teklatuak eta bateria, hurrenez hurren) eta Iñaki Arenasek (baxua) ikasketak utzi eta EGAN sortu genuen.

Taldea Euskal Herriko txokoetan euskaraz dantzan aritzeko aukera emateko sortu genuen batez ere, hona etortzen ziren taldeak talde espainiarrak ziren eta, erdal kutsuarekin, eta guk bestelako zerbaiten premia zegoela ikusi genuenez, horretan hasi ginen.

Web oria ikusi

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Esne Beltza

Esne Beltza taldea 2007. urtean sortu zuten Fermin Muguruza kantariarekin aritutako zenbait musikarik, tartean Xabier Solano trikitilariak (Etzakit, The Solanos, 4 Itzal) eta Zigor Lampre disko jartzaileak (Selektah Kolektiboa). Reggae, rock, hip hop, cumbia eta ska doinuak nahasten ditu Esne Beltzak, Negu Gorriak-ek, Muguruzak berak edota Mano Negrak jorratutako ildo beretik. Lau disko argitaratu ditu, azkena Gora! izenekoa (5Gora, 2013). 

Web orria ikusi.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Fermin Muguruza

1983. urtean sortu zuen Fermin Muguruzak bere lehen musika taldea, 20 urte besterik ez zuela: Kortatu. Iñigo Muguruza anaia txikia eta Javier Armendariz Treku izan zituen bidaide lau urte iraun zuen abentura hartan. Talde mitiko harekin punk, rock eta ska giroak jorratu zituen, nerabezaroaren sukarraz dibertsioa eta aldarrikapena uztartuz.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Gatibu

Alex Sardui abeslariak (Exkixu taldeko kide ohiak) eta Haimar Arejita gitarristak sortu zuten Gatibu. Biek Sarduiren Txulufrina eta arrosa herri kantuen diskoan bat egin zuten, eta elkarlan horretatik sortu zen talde bat eratzeko proiektua. Gaizka Salazar (bateria) eta Mikel Caballero (baxua) dira beste bi taldekideak. Zoramena lehen diskoa kaleratu zuenez geroztik, gazte askoren arreta bereganatu du laukoteak, gauaz, sexuaz edota maitasunaz bizkaieraz abesturiko kantu fresko eta zuzenei esker. 

Web oria ikusi

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Huntza

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako 6 gaztek osatzen dute eta beraien helburua, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da. Ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz. Aipatu bezala, Bilbon sortutako taldea den arren, taldekide guztiak gipuzkoarrak dira. 

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Iheskide

Ihesbide (b-rekin) 2004an sortu zen Elorrion, punk-rock errebeldea egiteko eta bidegabekeriak sufritutakoen bozgorailu bilakatzeko. Zeregin horri ekin eta maketa eta disko bana kaleratu zituzten, 2008an Tronpi taldekidea atxilotu eta espetxeratu zuten arte. Hala, Tronpiren eta errepresaliatu guztien omenez, hainbat lagunen babesa jaso eta “Iheskide” diskoa grabatu zuten. Ordutik taldea Iheskide bilakatu da, errepresioaren ondorioz ondoan egon ezin duten beste lagun batzuk ere taldea osatzen dutelako. Eta Tronpi dagoeneko taldean dago berriro ere.

Web orria ikusi

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Itoiz

Itoiz taldea 1978an sortu zen, eta 1988ra arte iraun zuen. Tarte horretan zazpi disko argitaratu zituen, eta Euskal Herriko talderik arrakastatsuenetakoa izan zen. Oroimen kolektiboan itsatsita geratu diren hainbat kantu sortu zituen; “Lau teilatu“, besteak beste. Folk-rock progresiboko musika egiten hasi zen, eta 1983tik aurrera pop-rocka. Haren burua, Juan Carlos Perez, euskal kantagintzaren azken 30 urteetako erreferentzia bat da.  

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Ken Zazpi

Ken Zazpi pop melodiak eta rockaren indarra uztartzen dituen talde bizkaitarra da. Azken urteetako talderik arrakastatsuenetako bat da, disko bakoitzetik milaka ale saltzea eta emanaldi jendetsuak eskaintzea lortu baitu. Euskal Herrian ez ezik, Herrialde Katalanetan jarraitzaile ugari ditu Gernikako seikoteak. Guztira zazpi disko argitaratu ditu, horien artean Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutakoa. Eñaut Elorrieta kantariak bakarkako disko bat kaleratu du.

Web orria ikusi.  

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Liher

Donostiako Lide Hernando kantari gaztea da ezkutatzen da Liher izenaren atzean. Duela bi urte hasi zen kantuak egiten gitarraren laguntzaz, eta 2015ean zazpi kantuz osaturiko “Arrazoi gutxi, denbora asko” diskoa editatu zuen. Egun, bakarka aritzeaz gain, banda formatuan ere taularatzen da.

Web orria ikusi

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Sorotan Bele

Euskadi Gazteak antolaturiko maketa lehiaketak egin zuen ezagun Sorotan Bele. Hondarribiko eta Lezoko zazpi gaztek (17-18 urte ingurukoak ziren gehienak) osatu zuten, 1992an: Gorka Sarriegi (ahotsa, gitarra), Mikel Errazkin (flauta), Ritxi Salaberria (baxua), Aitor Etxaniz (bateria), Ixiar Amiano (teklatuak, pianoa), Urbil Artola (ahotsa, gitarra) eta Mikel Izulain (biolina).   

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Su Ta Gar

Aitor Gorosabel, Asier Osoro, Xabier Bastida eta Borxa Arrillaga dira taldearen sortzaileak. Eibartarrek lehen kontzertua 1988ko abuztuaren 14an eman zuten Ondarroako gaztetxean eta lehen grabaketa euren kontura izan zen 1989an. Maketa horrek arrakasta handia izan zuen taberna nahiz lokaletan eta beraz, bigarren proiektu bati ekin zioten.

Web orria ikusi.  

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Ze Esatek!

Interneten bidez zabaldutako “Maite zaitut Miren Azkarate” izenburuko kantuak eman zuen ezagutzera Ze Esatek! 2009. urtean, eta geroztik igarotako denbora laburrean oso ibilbide emankorra garatu du ska-rock talde honek (estudioko lau disko eta zuzeneko bat kaleratu ditu). Festa giroko kantuak sortzen ditu, eta horrek arrakasta handia ekarri dio. Taldeak autoekoizpenera jo du bere azken diskoetan.

Web orria ikusi

Diskoak entzun edo erosi hemen:

Zea Mays

Denbora aurrera joan ahala, Zea Mays taldea itzulerarik gabeko heldutasun puntu batera heldu da. Aiora Renteriaren ahotsa da oraindik ere taldearen nortasunaren oinarria, baina gauza asko aldatu dira 1997tik, Bilboko lau musikariok lehenengo aldiz bildu zirenetik. Sendotasuna eta energia dira rock arima duen talde honen ezaugarri nagusiak. Zortzi disko argitaratu ditu, eta “Negua joan da ta” kantua azken urteetako abestirik arrakastatsuenetakoa izan da Euskal Herrian. Azken bi diskoak Dave M. Allen ekoizlearekin grabatu ditu.   

Web orria ikusi.

Diskoak entzun edo erosi hemen:

GEHIEN IRRAKURRIAK

Apple euskaraz

Whatsapp aplikazioa euskaratu nahi duzu?

WhatsApp aplikazioan… non agertzen da Ikurriña?

Libre Office (Windows – Mac OS – Linux)

Dokumentuak, kalkulu orriak, datu baseak… egiteko aplikazioa euskaraz.

Ikusi

AZKEN BERRIAK

2017. urteko estatistikak

Hemen duzue 2017. urteko estatistikak. Orokorrean, emaitzak oso onak izan dira, kontutan izan behar da, web orri hau, ahal denean garatzen dela, hau da, nire denbora librean eta ez dudala diru-laguntzarik ezta babeslerik.

Ikusi

SuEskola Fundazioa

SUESKOLA suteak itzaltzen trebatzeko zentroa da. Teknologia berritzailea erabiltzen da eta benetako suarekin trebatzen ditu ikasleak. Horrek SUESKOLA aitzindari bilakatzen du, bai Euskadin bai estatu osoan.

Ikusi

Euskaraz erabili ahal diren mugikorrak eta tabletak

Gaur arratsaldean merkataritza-gune batean egon naiz, bertan zeuden telefono eta tableta guztiak aztertu ditut banan banan, helburua, jakitea zeintzuk ahal diren euskaraz konfiguratu eta erabili. Denetarik egon da, baina gehienak euskaraz erabili ahal dira.

Ikusi

Kodi

Internetetik bideoak, filmak, telesailak, telebistako programak ikusi nahi badituzue eta gainera euskaraz, Kodi aplikazioari esker, egin daiteke.

Ikusi

2017. urtean zientzia eta teknologia kategorian irabazlea

Iparra.eus - 2013 | 2018 - Euskal Herria (Basque Country)