Ba al dakizue Google Chromek, interneten zer edo gauza bilatzeko, ahotsa erabiltzen baduzue eta euskaraz bada bilatuko dizuela? iPhone batetik egindako proba bat erakutsiko dizuet, baita zelan konfiguratu behar duzuen ere.
Android sistema eragilea erabiltzen duzuenoi, Chromen azken bertsioa instalatuta baduzue, printzipioz, bakarrik konfiguratu beharko litzateke. Lortzen ez baduzue, iruzkin bat idatzi eta laguntzen saiatuko naiz.