- PRIBATUTASUNA -    

Gmail erabiltzen baduzu adi egon behar zara, Check Point, estatu batuetako ziberseguritateko enpresak, Googlen miloi bat kontu baino gehiago infektatu daudela adierazi dute, Gooligan malwareak egunero 13.000 kontu infektatzen ditu.

Erabiltzaileen autentifikazio fitxak lapurtzen ditu, Google Play, Gmail, Google Argazkiak, Google Docs, G Suite edo Google Driven dauden datu guztietak ikusteko edo lapurtzeko aukera ematen du.

Zure kontua infektatuta dagoen edo ez jakin nahi duzu?

Gooligan malware mota hau Android 4 eta 5 motatako bertsioei eraso egiten die, hau da, merkatuko %74ri. Malware mota hau, Troiarren funtzioa egiten du, hortaz, mugikorraren jabea ez da konturatuko infektatuta dagoen edo ez. Zuen kontua infektatuta dagoen edo ez jakin nahi baduzue, Check Point enpresak zerbitzu bat jarri du, hemen sakatuz gero, zuen gmail kontuaren helbidea jarri eta momentuan esango dizue emaitza.

Infektatua baduzue, Gmailen pasahitza aldatu beharko duzue, ahalik eta azkarren. Mugikorraren kasuan, guztiz ezabatu behar duzue, gomendagarriena, horrela adierazi dutenez, berflashatzea izango litzateke.

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.