Google Allo

109

Mezuak bidaltzeko aplikazioa da, elkarrizketetan galdera-erantzunen prozesua arindu nahian, “Erantzun inteligentea” izeneko aukera du Google Allok. Pantaila ukituz, aurrez prestatutako erantzunen artean aukeratu ahalko du, ezer idazten hasi beharrean.

Hitzekin ez ezik, emoji edo emotikonoak, eranskailuak –Facebook Messengerrek dituenaren antzekoak– eta argazkiak erabiliz ere komunikatu ahalko da erabiltzailea.

Deskargatu hemen:

*Gogoratu iPhone edo iPad duzuenontzat:*

Aplikazioak euskaraz konfiguratu nahi badituzue, jokoak euskaraz erabili edo euskaraz nabigatu sakatu hemen.

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

ELKARBANATU