- PRIBATUTASUNA -    

Pasadan urtean, 2018an, iparra.eus webguneak 4.685 ikusle izan zituen Google Chrome web-arakatzailea erabiliz, hau da, estatistikak aztertuta, arakatzaile mota hau da gehien erabili dena, sakelako telefonoetatik edo ordenagailuetatik, iparra.eus ikusteko.

Harrigarria da, izan ere, datu guztiak ikusita, 258 erabiltzailek bakarrik zeukaten konfiguratuta web nabigatzailea euskaraz. Seguru asko, erabiltzaileek ez dakite nola konfiguratu web-arakatzailea euskaraz edo nola adierazi nabigazioa euskaraz.

 

 

 

 

Google Chrome ezin da osorik euskaraz erabili, baina ahal dugu adierazi gure nabigazioa euskaraz ari dela. Hori bai, Android motatako telefonoetan, naiz eta osorik euskaraz erabili, zenbait telefonoetan, eskuz konfiguratu behar dugu. iOS (iPhone edo iPad) kasuan, oso erraza da konfigurazio hau, gidako 9 eta 10. orrietan ikus daiteke. Orrialde bakoitzean, goiko ezker aldean, sistema eragileari dagokion ikurra ikus dezakezue.

Horretarako, gida txiki bat prestatu dut zuen Google Chrome web-arakatzailea euskaraz konfiguratzeko, ordenagailu eta sakelako telefonoetarako, horrela, Interneten euskaraz nabigatzen egongo zarete. Zalantzak badituzue, behean idatzi zuen iruzkinak eta helburu hori lortzen lagunduko dizuet.

GIDA DESKARGATU (PDF)

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.