Jakin badakigu gure sakelako telefonoa edo beste motatako gailu bat erabiltzean informazio kopuru bat ematen dugula. Sare sozialak eta hainbat aplikazioen bitartez, hainbat datu “ematen” ditugu.
Google gure sisteman ezarrita dago, edonon ikus edo erabiltzen dugu. Bere zerbitzuak egunero erabiltzen dira, Google Chrome, Google Maps, Drive edo etxean 24 ordu konektatuta dagoen bozgorailua. Hasieran esan dudan moduan, Googlek gure informazioa jasotzen duela jakin badakigu eta, aldiz, ez dugu ezer egiten beste aukera hobeak bilatzeko.

Googlek noraino heltzen den jakin nahi izan dut, horretarako 13 urteko gazte eta bere gurasoekin bildu nintzen ikerketa bat egiteko. Google Chromebook, ikasleak erabiltzen duten Googlen ordenagailua da, Euskal Herrian eta hemendik kanpo, ikastetxe askotan asko erabiltzen da. Adingabekoak izaten dira gehienak eta hemen dator ikerketaren helburua
Orokorrean, ikasle bakoitzak, derrigorrez Gmaileko kontu bat izan behar du ordenagailu hau erabili ahal izateko, Googlen materiala denez, Googlen kontu bat izan behar da. Ez da kontu pertsonala, ikastetxeak emandakoa baizik. Ez dago, adibidez, nireizena@protonmail.ch, nireizena@yahoo.es edo antzekoa den beste helbidea erabiltzeko aukerarik.
Familia honekin bildu nintzenean, haien etxetik, adingabekoaren ikastetxeko Gmaileko kontuarekin, hau da, ikastetxean erabiltzen duen kontuarekin, “Google my activityn” saioa hasi genuen. Googlek ikasle edo erabiltzaile bakoitzari buruz bildutako informazioa ikus daiteke gune honetan, hau da, non egon den, interneten zer bilatu duen, YouTuben zer bilatu edo ikusi duen…
Ohituta gaude, denok badakigu, segundoro horrelako konpainiei informazioa “ematen” ari garela, gure pribatutasuna “oparitzen”, baina gure seme-alabena? Kasu honetan, ez 13 urteko adingabekoa ezta bere gurasoak, ez zekiten honetaz ezer ere ez. Hemen behean bideo bat duzue, non azaltzen dut hau dena, nahi izanez gero, etxetik egin, informazioa nola “ezabatu” ahal den azaltzen dut ere, zuen seme-alabena eta baita, zuena ere. Jakin ezazue ere, Google enpresari New Mexikotik, salaketa bat jarri ziotela arazo honekin lotuta, informazio gehiago hemen.