Gmailen saioa hasten dugunean gure emailak, youtubeko bideoak, google driven ditugun artxiboak… ikusi ahal ditugu, baina zer gertatuko litzateke saioa ez badugu ondo amaitzen edo saioa hasi eta gero nabigatzen jarraitzen badugu? Momentu horretatik aurrera, bilatzailean bilatzen edo ikusten dugun guztia, Googlek gordeko du, hau da, interneten bilatzen dugun edo zer gauza: youtuben bilatutako eta ikusitako bideo guztiak, Googlean bilatutako gauzak, Google maps-en erabilitako kokalekuak…).
Datu guzti hauek ikusi eta ezabatu ahal dira, horretarako
hemen jarri dizuet bideo bat, adibide batekin, baita datuak zelan ezabatu ahal dituzuen ere.
Gogora ezazue, Gmail, Facebook, Twitter, Instagram… erabiltzen duzuenean, saioa ondo amaitzea oso garrantzitsua da, sakatu beti <<Amaitu saioa>>.
My Activity ikusteko sakatu hemen, ondoren, Gmailen erabiltzen duzuen posta elektronikoa sartu.