Digital garai honetan, sare sozial desberdinak topa ahal ditugu: Facebook, Twitter, Google Plus, Linkedln… bat baino gehiago bat edo bi edo gehiago erabiliko du, beste batzuk aldiz, ez dute erabiliko bat ere.
Konturatu gabe, mugikorretik edonora konektatu ahal gara, gainera telefonoetan aipatutako sareen aplikazioak instalatzen baditugu, konexio hori zuzenago izango da, galdera da, gobernuek sare sozialak erabiliko balute jendea kontrolatzeko, erabiltzen jarraituko zenukete?
Erantzuna pentsatzen duzuen bitartean, jakin ezazue, Espainiako gobernuak laster onartu duela lege berri bat bere herritarren informazioa biltzeko, nola? sare sozialen bitartez.
Hemen sakatzen baduzue, araudia (originala) deskargatu dezakezue, bertan adierazten du nola izango den informazioaren bilketa hori. RF 28.1. (16. orrian) garren puntuan oso garbi adierazten du, informazioa biltzeko erabili “ahal” diren diren sare sozialak dira:
- Twitter.
- Google Plus.
- Linkedln.
- Tumblr.
- Instagram.
- Flickr.
Baita
- RSS kanalak.
- Foroak.
- Blogak.
- Beste web orri.
- YouTube.
- Vimeo.
- LiveLeak.
Bilatzaileak
- Google.
- Bing.
- Yahoo.
- Ducj Duck Go.
Informazioa hartzen dutenean era batera antolatuko dute:
- Metadatuen bitartez (multimedia).
- “Nicks” edo erabiltzaileak.
- Foroetan edo web orri / blogetan idazten ditugun iruzkinak ere kontutan izango dute.
Informazioa ez dute hor bilatuko bakarrik, bidaiak egiterakoan ere, non egon edo nora joango diren ere topatzeko aukera izango dute, hegazkin bidaietan batez ere.
Hortaz, hala eta guztiz ere interneten anonimoki gauzak egin nahi badituzue, iruzkin bat idazterakoan, naiz eta erabiltzaile desberdinak erabili, zuen gailuaren IP-a edo MAC (gailuaren txartel identifikazioa) berdina izango da beti, egia da, teknika asko daudela datu hauek ez adierazteko.
Horregatik, sarean anonimoki jarraitu nahi baduzue, Tails sistema eragilea gomendatuko dizuet, hori bai, ez da oso erreza erabiltzeko, baina errez ikasten da. Honi buruz gehiago jakin nahi baduzue, sakatu hemen.