Zorti egunetan gure telefono mugikorrak aztertuko dituzte estatistika batzuk egiteko, “printzipioz” egun horietan nondik nora mugitzen garen jakiteko estatistika bat egiteko. Horretarako Movistar, Vodafone eta Orange enpreseei datuak eskatuko dizkiete. Adierazi dutenez, datu horiek guztiz anonimoak izango dira, kalkulo bat besterik ez dela izango, horrela izan daiteke edo ez.
Egun aplikazio asko erabiltzen dira gure pribatutasuna babesten ez dituztenak (WhatApp, Facebook, Instagram…) eta erabiltzaileei ez zaie inporta, baina azken berri hau aldiz bai, informaziorik ez emateko zer egin behar den azalduko dizuet.
Zer egin dezakegu egun horietan gure pribatutasuna babesteko?
Datak izango dira:
- Azaroak (2019) – 18, 19, 20, 21 eta 24.
- Abenduak (2019) – 25.
- Uztailak (2020) – 20.
- Abuztuak (2020) – 15.
Hoberena telefonoa itzaltzea da eta aldi berean, “Faraday kaiola” batean sartzen baduzue, askoz hobeto. Kaiola hau egiteko oso erreza da, sukaldean erabiltzen dugun zilar papera hartu eta gainetik forratu (nahiko ondo) zuen gailua, komunikazio guztiak moztuko dira eta ez du funtzionatuko, beste aukera bat, Internetetik erostea da.
Iparra.eus-ek kanpaina bat hasi nahi du erabiltzaileen pribatutasuna babesteko, beti egon da eta egongo da erabiltzaileen pribatutasunaren alde, inork ez ditu gure datuak behar, ez dirurik irabasteko ez estatistikak egiteko, hortaz traola sortuko du: #8EgunTelefonoMugikorBarik kontzientziatzeko.