- PRIBATUTASUNA -    

Komunikabideetan gero eta gehiago entzuten dira bi izen hauek, Hackerrak eta ziberdelinkuenteak, galdera da, esan nahi berdina dute? helburu berdinak dute? gaur ezberdintasuna erakutsiko dizuet.

Interneten arazoren bat sortzen zenean, birus bat saretik egoten denean eta hainbat ordenagailu kaltetu eta gero… nor da erruduna? nork programatu du? normalean komunikabideetan agertzen den hitza “Hacker” izaten da eta hau ez da oso zuzena.

Maltzurkeriak, datuen edo diruaren lapurketak, identitateak ordezkatzea, birus bat sortzea eta ordenagailuak kaltetu informazioa lapurtzeko edo dirua irabazteko… egiten duena, asmo txarra duen pertsona, ez da Hacker bat, ziberdelinkuente bat baizik.

Zein da orduan Hacker baten helburua? guztiz kontrakoa. Demagun Hacker batek, segurtasun neurri baten zuloa topatzen duela: sarean, sistema eragile edo aplikazio batean… topatuz gero, jarraian, egileei, erabiltzaileei, jabeei edo enpresako arduradunei ohartaraziko du neurriak hartzeko, ziberdelinkuentea aldiz, ez, zulo hori aprobetxatuko du nahi duena egiteko eta ez du ohartaraziko.

Nire kasuan adibidez, web orri honetan hainbat berri eman ditut honi buruz artikulu desberdinetan, batzuk nik probatutakoak eta ohartarazitako:

Erabiltzaileei, iparra.eus eta sare sozialetan jarraitzen dutenei, hainbat arrisku desberdinei ohartarazi diet, zerrenda horretan duzue gai batzuk, enpresa, elkarte eta erakundeei ere.

Zenbat enpresei, erakutsi diet USB memoria baten bitartez nola ahal den, pasahitzik sartu barik, saio bat hasi era erabiltzaileen datuak lapurtu bi minutu baino gutxiagotan. Hemen beti bi talde sortzen dira, enpresak oso serio hartzen dute erakusketa hauek eta neurriak hartzen dute erakusten dudan bakoitzean, baina erabiltzaile arruntak, hau da, kaleko jendea aldiz, ez. Bakoitzaren pribatutasuna (argazkiak, bideoak, kontaktuak, mezuak…) nahi den moduan erabiltzen da, hori argi dago, baina, arriskuengatik galdetzen dudan bakoitzean, erantzuna, gehienetan berdina izaten da, “niri hori berdin dit, zer lapurtuko didate?”.

Bezero asko izan ditut, zenbait enpresa eta jende arrunta, honi buruzko informazioa galdetzen eta zenbait kasutan, galdutako informazioa berreskuratzeko ere (ordenagailuetako edo mugikorretako informazioa), lagundu eta gero, beti azaltzen diet zeintzuk dira hartu behar diren neurriak haien pribatutasuna arriskuan ez jartzeko.

Mundu teknologiko honetan, zoritzarrez, arriskuak asko dira, bakoitzak, etxean, ordenagailu bat eta mugikor bat izango du gutxienez, baina… ba al dakigu zeintzuk izan ahal diren arriskuak teknologi hori txarto erabiliz gero? Nire aldetik, beti laguntzeko prest, hortaz, zulo bat agertzen denean, ohartaraziko dut 😉

Informazio gehiago nahi baduzue edo kontaktuan jarri nahi izanez gero: sii@iparra.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.