HorKonpon

320

Sakelakoan instalatzeko aplikazioa da, software librean garatutakoa eta ondorioz doanekoa. Herritarrek kalean topatzen dituzten matxuren berri emateko balio du aplikazio hau. Topatutako matxuraren argazkia egin eta telefono bidez udalari jakinarazteko aukera ematen du HorKonpon aplikazioak, doan.

Herritarrek HorKonpon aplikazioaren bidez bidaliko dituzten matxuren berri, udaleko zerbitzuen departamentuan jasoko dute, eta behin matxura konponduta, jakinarazpena igorri duen herritarrei konponketaren berri emango zaiola iragarri dute. Horretarako, herritarrak bere datuak erraztu beharko ditu matxuraren argazkia bidaltzearekin batera, nahiz hori hautazkoa izan.

Deskargatu hemen:

*Gogoratu iPhone edo iPad duzuenontzat:*

Aplikazioak euskaraz konfiguratu nahi badituzue, jokoak euskaraz erabili edo euskaraz nabigatu sakatu hemen.

*Android*

Aplikazioa edo jokoa hizkuntza bakarra badu, euskara hutsean badago, automatikoki euskaraz konfiguratuko zaizue, berdin da gailua zein hizkuntzatan erabiltzen duzuen. Horrela ez bada, euskaraz eta beste hizkuntzatan erabili ahal dela esan nahi du, hortaz, gailua euskaraz konfiguratu behar duzue, bestela ezin izango duzue euskaraz erabili.

Martxan jartzen duzuenean, hizkuntzak aukeratzeko aukera ematen badizue, euskara aukeratu (batzuk ez dute aukera hau ematen).

Honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

 

ELKARBANATU