IKMAT ÷

0
187
Publizitatea

Aplikazioaren edo jokoaren informazioa

ikMat ÷ zatiketak egiteko jokua da. Gehienbat Lehen Hezkuntzako ikasleentzako pentsatuta dago, zatiketak ikasten ari direnentzat, zehazki. Hainbat erabiltzaile sortzeko aukera izango duzu, modu horretan, etxeko edozeinek jolastu dezake eta era berean, zuen artean lortutako puntuak alderatu.

Zailtasuna mailetan antolatuta dago: lehenengo mailak azkenengoak baino errazagoak dira. Maila bakoitza txandetan banatuta dago eta denak gainditu beharko dituzu 5 kale baino gehiago egin gabe. Maila bakoitzean zatiketa kopuru jakin bat ondo egitea lortu beharko duzu denbora mugatu batean. Behin maila gaindituta, hurrengoa desblokeatuta geratuko da. Emaitza lau aukeren artean zein den jakin beharko duzu.

Konfiguratu telefonoa edo tableta euskaraz erabiltzeko

Aplikazioak edo jokoak erabiltzerakoan zuzenean euskaraz agertzen ez bazaizkizue konfigurazio txiki bat egin beharko duzue. Batzuetan gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta izan behar dugu aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko, bi aukera dituzue euskaraz erabiltzeko:

1.- Aplikazioaren edo jokoaren hizkuntza aukeratu (instalatu eta gero) jokoa edo aplikazioa aukera ematen bagaitu.

Horrela ez bada:

2.- Telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu. Hemen duzue bi bideo, oso lagungarriak, konfigurazioa lortzeko (YouTube):

Deskargatu hemen:

Jokoaren egileen web orria.

Idatzi zure iruzkina edo zalantza

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Jakin ezazu nola prozesatzen diren iruzkin-datuak.