IKMAT X

0
130

Aplikazioaren edo jokoaren informazioa

IkMat × biderketak egiteko jokoa da. Gehienbat Lehen Hezkuntzako ikasleentzat pentsatuta dago, biderketak ikasten ari direnentzat, zehazki. Hainbat erabiltzaile sortzeko aukera izango duzu, modu horretan, etxeko edozeinek jolastu dezake eta era berean, zuen artean lortutako puntuak alderatu.

Taulak praktikatu Biderketa taulak errepasatzeko sail berezi bat dago. Zein taulak eta nola (segidan edo nahasiak) praktikatu nahi dituzun aukeratu dezakezu. Kasu honetan, biderketaren emaitza idatzi beharko duzu (ez daude aukerarik).

Jolastu Atal honek zailtasun ezberdinetako hainbat maila ditu. Lehenengo mailetan biderketak bururakorik gabe dira. Biderketak digitu bakarrarekin hasten dira eta bi digituekin jarraitzen dute (bider bat). Jarraian, bururakoak dituzten buruketa mailak hasten dira. Kasu honetan biderketaren emaitza lau aukeren artean zein den jakin beharko duzu.

Konfiguratu telefonoa edo tableta euskaraz erabiltzeko

Aplikazioak edo jokoak erabiltzerakoan zuzenean euskaraz agertzen ez bazaizkizue konfigurazio txiki bat egin beharko duzue. Batzuetan gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta izan behar dugu aplikazioak edo jokoak euskaraz erabiltzeko, bi aukera dituzue euskaraz erabiltzeko:

1.- Aplikazioaren edo jokoaren hizkuntza aukeratu (instalatu eta gero) jokoa edo aplikazioa aukera ematen bagaitu.

Horrela ez bada:

2.- Telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratu. Hemen duzue bi bideo, oso lagungarriak, konfigurazioa lortzeko (YouTube):

Deskargatu hemen:

Jokoaren egileen web orria.

ELKARBANATU

ORAIN IDATZI

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.