Bi mundu aurkeztuko ditut, fisikoa, gu bizi garen mundua eta teknologikoa (internet, aplikazioak, mugikorrak, sistema eragileak…). Mundu fisikoan, edozein biztanle, euskaraz bizi dena edo euskara erabiltzen duena, errez ikuz daiteke, baina mundu teknologikoan? nola desberdindu daiteke? zelan adierazi daiteke euskararen erabilera mundu teknologikoan?
Era askotan adierazi daiteke, hoberen adierazten duten tresnak, dudarik gabe, interneteko nabigatzaileak dira.Zenbat web orri ikusi ahal ditugu egunero gure ordenagailuetatik? eta mugikorretatik? nabigatzaileak ezin bestekoak dira eta haiei esker, euskararen erabilera adierazi ahal dugu, zelan? konfigurazio txiki batekin besterik ez.Interneten nabigatzeko hainbat nabigatzaile desberdin erabiltzen ditugu, ospetsuenak, Firefox, Safari edo Google Chrome izaten dira. Hirurak oso desberdinak dira, baina ondo konfiguratzen baditugu, hirurekin euskara sustatuko dugu.Web orriak bisitatzerakoan, datu asko uzten ditugu, horietatik bat, garrantzitsuena, erabilitako hizkuntza. Beharrezkoa da gure nabigatzailea oso osorik euskaraz egotea euskaraz nabigatzeko? ez, baina aukera izatekotan, hobeto. Zer gertatuko litzateke Google Chrome edo Safarirekin? bi hauek ezin dira euskaraz erabili, hori bai, ondo konfiguratzen baditugu, euskaraz nabigatzen ari garela adieraziko dugu.Agian jendea Google Chrome edo Safari erabiltzea nahiago du, gehiago gustatzen zaiolako, euskaraz ez dagoenez, seguruenik gazteleraz, frantsesez, ingelesez… erabiliko du. Horrela bada, euskaraz nabigatzen ari dela adierazi daiteke? bai, posiblea da.
Berdin da zein nabigatzailearekin nabigatzen duzuen, garrantzitsuena da ondo konfiguratuta edukitzea, horrela, mundu teknologikoan euskara adierako duzue, identitate bat eta aldi berean ere, euskara sustatzeko era bat ere. Gainera, muga gabeko mundu honetan, mundu osoko euskaldun guztiak parte hartuko dute ere, hau da, Euskal Herritik kanpo bizi den jendea ere.Imajina ezazue ere, Euskal Herri mailan dauden ikastetxeak, unibertsitateak, enpresak, erakundeak, gobernua, elkarteak… ordenagailu edo tableta asko erabiltzen dira, beraz, gailu guzti hauek horrela konfiguratuta egongo balira, egunero, edozein web orritan, milaka eta milaka euskal arrasto agertuko lirateke.
Egunero horrela izango balitz, etorkizunean, agian, web orri, mugikor edo aplikazio gehiago euskaraz topatuko genituzke. Euskaraz nabigatu nahi duzuela eta nabigatzailea euskaraz erabili? Firefox erabili ahal duzue. Gazteleraz edo beste hizkuntzatan, euskara ez dena, erabili nahi duzuela eta aldi berean euskara adierazi? edozein erabili ahal duzue, beheko konfigurazioa ikusi zelan egiten den.Mugikorretan edo tabletetan, arazo batzuk topatuko dituzue,Android-en kasuan, gailua euskaraz konfiguratuta ez baduzue, ezin izango duzue adierazi. iPhone edo iPad-en kasutan, gailua nahi duzuen hizkuntzatan erabili dezakezue, aldi berean, euskaraz nabigatzen ari zaretela adierazi ahal duzue.Guztion artean ahal dugu, konfigurazio txiki bat besterik ez da, zabal dezagun euskara guztion artean “mundu teknologiko” honetan.
Google Chrome
Edozein sistema eragilean konfiguratu dezakezue (Windows, Mac OS edo Linux).
Firefox
Edozein sistema eragilean konfiguratu dezakezue (Windows, Mac OS edo Linux).
Safari (Mac OS)
Tor nabigatzailea