Mundu teknologiko honetan sare sozial asko daude: Facebook, Instagram, Twitter, Mastodom… Bestalde, mundu honetan onartzen ez diren beste aplikazio batzuk ere badaude, berehalako mezularitzak: WhastApp, Telegram, Signal… Izan ere, desberdinak dira, baina guztiek gauza komun bat daukate, sortzen duten adikzioa edo menpekotasuna, hau da, noizean behin, minutu batetik bestera, sakelako telefonoari begiratzea.
Royal Society of Public Healthak egindako txosten baten arabera, mundu honen inguruan arazo larriak daude, gazteen artean batez ere. 11 eta 25 urte bitarteko 1.500 gaztek ondorioztatu zuten Snapchat eta Instagram zirela antsietate eta desegoki sentitzeko aukera handiena zuten sare sozialak. Hamarretik zazpik esan zuten Instagramek beren gorputz-irudiari buruz okerrago sentiarazten zituela; erdiek, berriz, Instagramek eta Facebookek antsietatea areagotzen dutela esan zuten, eta bi herenek Facebookek ziberjazarpena okerragotzen zuela.
Helduen artean aldiz, sortzen duen menpekotasuna oso handia ere, berri faltsuak eta beste arazo larriak sortzen dira ere.
Horregatik, Iparra.eus-ek eredua izan nahi du. Ez du nahi sare sozialak “zubi” gisa izatea bisitak lortzeko. Horretarako, Iparra.eus-ek webgunearen azken berriak jasotzeko aukera eskaintzen du, astean behin posta elektronikoz <Harpidetu zaitez> atalaren bitartez (sakatu hemen).
Era honetan, dagoeneko 50 jarraitzaile ditu Iparra.eus-ek, sare sozialetan baino askoz gutxiago. Erabiltzaile gehiago izatea espero du.
Urriaren amaieran Facebooken eta Twiterren dituen kontuak ezabatuko ditu, bitartean harpidetzera gonbidatuko zaituzte. Bideoak momentuz YouTuben mantenduko ditu beste aukera hobeagoa aurkitu arte.
Iparra.eus erabiltzaileen pribatutasunaren eta teknologiaren erabilera etikoaren alde.
INFORMAZIO ITURRIA (Royal Society of Public Health egindako txosten ofiziala – Ingelesez): https://www.rsph.org.uk/static/uploaded/d125b27c-0b62-41c5-a2c0155a8887cd01.pdf