Iparra.eus web orria garatzeko eta aldi berean, lan egiteko, hemendik aurrera sistema eragile desberdina erabiliko du Iparra.eus-ek. Linux mundura pasako da osoz, lan egiteko erabiliko duen sistema eragilea Debian izango da eta pribatutasuna babesteko Tails sistema eragilea erabiliko du.

Zergatik erabaki hau?

Alde batetik, sistema eragile mota hauek euskaraz erabili ahal dira, software librekoa dira, lan egiteko erabili ahal diren aplikazioak libre dira, hortaz, ez duzu lizentzietan dirurik gastatu behar, Microsoft Office aplikazioaren ordez, Libre Office edo Open Office lortu dezakezue, funtzio berdina dute, baina dohainik, libre eta lizentzia gabekoak. Sistema eragile arina eta egonkorra da, ez du antibirusik behar eta zerbait instalatu behar izanez gero, interneten beti egongo da norbait laguntzeko prest. Windows edo MacOS-en erabiltzen diren aplikazio gehienak, antzekoak, Linux-en ere aurkitu dezakezue libre.

Aldi berean ere, Iparra.eus-ek eredu bat izan nahi du, teknologiaren bitartez euskara sustatu nahi badu, erabiltzen dituen tresna guztiak euskaraz izan behar ditu, beraz, orain arte erabiltzen zuen sistema eragilea eta bertan erabilitako aplikazio batzuk, euskaraz ezin zirenak erabili (MacOS sistema eragilea eta hainbat aplikazio ere) kendu egingo ditu eta horren ordez, euskaraz dauden aplikazioak eta sistema eragilea, Debian, erabiltzen hasiko da.

Tails, beste sistema eragile bat da, pribatutasuna babesten duen sistema eragilea, egun ikusita gure datuekin zer egiten duten, gauza pertsonalentzat, sistema eragile mota hau erabiltzea erabaki dut.

Erabaki honekin ez du esan nahi Windows edo MacOS-en alde batera utziko ditudala, ez, lan egiteko bai, baina euskaraz egon ahal diren aplikazio guztiak… agertuz edo egonez gero, jakinaraziko dizuet, euskarari ezin zaizkio ateak itxi edonora heldu behar da, baina egia da, Linux munduan, gauza gehiago aurkituko ditugu euskaraz, dudarik gabe.

Erabaki honekin ere, euskaldunei, zuei, animatu nahi zaituztet sistema eragile mota hauek erabiltzen, software librea erabiltzen, euskarari eman ahal zaion bultzada oso handia izango litzateke, gainera, edozein motatako ordenagailuan instalatu ahal duzue, naiz eta oso zaharra izan, agian Windows 7 ezin izango duzue ordenagailu horretan instalatu, onartzen ez duelako, baina Linux (Debian, Ubuntu, Linux Mint…) horrelako sistema eragileekin ez duzue arazorik edukiko. Bideo tutorial batzuk prestatuko ditut ere zuei laguntzeko, zer behar duzuen hau dena instalatzeko zuek ondo ulertzeko.

Beraz, nire aldetik, animatzen zaituztet Linux erabiltzen, egia da zuen ohitura Windows erabiltzea bada, aldaketa kostatu ahal zaizuela, baina hasiera besterik ez da, berez, gero eta erresago da erabiltzeko, euskaraz lan eta nabigatzea nahi baduzue, aukera ezin hobea da, eta agian etorkizun batean, gure lanpostuetan, sistema eragile mota honekin topako gara.

Idatzi zure iruzkina edo zalantza

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Jakin ezazu nola prozesatzen diren iruzkin-datuak.