- PRIBATUTASUNA -    

Gure datuak oso garrantzitsuak dira (argazkiak, kontaktuak, dokumentuak…) eta horregatik neurri berri hau hartu behar izan dut. Azken berri da Apple enpresak, azken bertsioak direla eta, erabiltzaileen datuak hartuko dituela adierazi du, adibide bat jartzegatik, aipatu duten bat erabiltzaileen posta elektronikoak izango dira. Momentuz ez dute esan irakurtzeko gaitasunik izango duten edo ez, Google enpresak adibidez, duela gutxi adierazi zuen, “hemendik aurrera ez dugu erabiltzaileen posta elektronikorik irakurriko” hemen berri osoa irakur dezakezue The Wall Street Journal argitaratutakoa.

Iparra.eus-en erabiltzaileen datuak eta posta elektronikoak babesteko ProtonMail erabiltzen hasiko da. Zer da ProtonMail? posta elektronikoak babestuta bidaltzen eta jasotzen duen zerbitzua da, Suitzan kokatuta dago eta herri horretan, pribatutasunaren aldetik, dituzten legeak erabiliz, babesten dute zerbitzu hau eta erabiltzaileena ere, informazio gehiago hemen.

Kasu honetan, email bat jasotzerakoan, iparra.eus-tik bidaliko den pasahitza sartu beharko da emaila irakurtzeko, segurtasuna bermatzeko.

Laster Iparra.eus-en harpidetutako erabiltzaileek email bat jasoko dute berri honi buruz. Zerbitzu hau erabili nahi baduzue sakatu hemen.

ERANTZUN BAT UTZI

Sartu zure iruzkina!
Sartu zure izena hemen

Gune honek Akismet erabiltzen du Spam diren mezuak ezabatzeko. Iruzkinak behar diren bezala argitaratzeko, datuak zuzenak izan behar dira. Sakatu hemen irakurtzeko Iparra.eus-ek nola babesten dituen zuen datuak Lege oharra.